Welsh Not

Wikipedia, Entziklopedia askea
Welsh Not soinean daraman ikasle baten irudia, ordenagailuz sortua.

Welsh Not (euskaraz: «galesik ez») edo Welsh Note (euskaraz: «gales oharra») XIX. mendean zenbait eskolatan galesez mintzatzen ziren umeen lepoetan zintzilik zeramatena eta WN letrak grabaturik zituen zurezko pieza izan zen. Not pieza galesez hitz egiten harrapaturiko edozein umeri ematen zioten, eta horrek galesez mintzatzen harrapaturiko beste ikaskideri eman behar zion. Eskolak amaitutakoan, not seinalearen jabeak zigorrada jasaten zuen. Not piezaren helburua ikasleek ama hizkuntzaz ez hitz egitea zen, orduan ingelesa hezkuntzarako hizkuntza egoki bakartzat hartzen zutelako[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna den not seinalearen lehen erabilera XVIII. mendean izan zen: garai hartan, galesez cwstom eta ingelesez Welsh stick («gales makila») edo Welsh lead («gales beruna») izenak zituen[2]. Jardutea 1847ko Reports of the commissioners of enquiry into the state of education in Wales agirian aipatu zen. Nahiz eta agiria Galesko kulturaren zenbait alderekiko kritikoa izan, ikuskatzaile batzuek not seinalearen erabilera bidegabe eta ankertzat jo zuten. Era berean, agiriak ez zuen erabilera ontzat eman, eta gales hiztunak gehiengoa ziren eskualdeetan hezkuntza galesez zela adierazi zuen[3].

XIX. mendeko azken hamarkadetan, hezkuntza derrigorrezko bilakatu zenean, eskola gutxi batzuek baino ez zuten not seinalea erabiltzen. 1888ko Tokiko Gobernuaren Legea ezarri ondoren, konderrien gobernuek eskolen eskuduntza lortu zutenean, lehen mailako irakaskuntza galesez izan zen, eskualderen batean gales hiztunak gehiengoa baziren[4]. Bigarren mailan, nahiz eta erabiltzen zuten hizkuntza ingelesa izan, ez zuten berriro not seinalea erabili.

Antzeko politikak beste herrialdeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen debekua» eta «Murgiltze eredua, azpiratze eredua»

Ikus,gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BBC. Welsh and 19th century education. .
  2. Academi Gymreig. (2006). The Welsh Academy Encyclopedia of Wales. Cardiff: University of Wales Press.
  3. Llyfrgell Genedlaethol Cymru - Galesko Liburutegi Nazionala. (2007). The Blue Books of 1847. .
  4. Davies, John. (1994). A History of Wales. Penguin, 455 or. ISBN 0-1401-4581-8..
  5. Estornes Lasa, Bernardo. (1968). Notas sobre el euskera roncalés. .
  6. Erkizia, Tasio. (2009-VII-27). «Memoria histórica y euskara» Gara.[Betiko hautsitako esteka]
  7. Torrealdai, Joan Mari. (1998). El libro negro del euskera. (1a ed. argitaraldia) Ttarttalo ISBN 84-8091-395-9. PMC 40997480. (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
  8. Poignant, Bernard. (1998-VII-1). Langues et cultures regionales. chez.com.
  9. de la Casinière, Nicolas. (1998-10-1). Ecoles Diwan Ecoles Diwan, la bosse du breton. .
  10. Booth, William. (1998-02-22). «One Nation, Indivisible: Is It History?» The Washington Post in: Myth of the Melting Pot: America's Racial and Ethnic Divide.: A1..
  11. (Ingelesez) «Welsh not» National Museum Wales (Noiz kontsultatua: 2021-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]