Zab Txikia
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Kokapena | ||||
| Luzera | 402 km | |||
| Iturburua | Iran | |||
| Ibai ahoa | Tigris ibaia | |||
Zab Txikia[1] —Zab Txikia ibaia bezala ere ezaguna— (arabieraz: الزاب الاسفل Al-Zāb al-Asfal; persieraz: زاب کوچک Zâb-e Kuchak; kurdueraz: Zēʾi Koya; asirieraz: ܙܒܐ ܬܚܬܝܐ Zāba taḥtāya) Asiako ibaia da. Iran ipar-mendebaldean jaio eta, 402 kilometroz, hego-mendebalderantz doana, Iraken sartu eta Tigris ibaian bere urak isurtzeko, Baiji hiritik iparraldera. Bere ibilbidean, Dokan presa dago. Zab Handiarekin batera, Tigris ibaiaren ibaiadarrik garrantzitsuenak dira.
Zab Handia eta Zab Txikiaren artean dagoen lurraldea, Asiriar zibilizazioaren sorgunea izan zen.