Zabalburuko geralekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zabalburu
Hurrengo trenak
Geralekuko ikuspegia
Map
Lineak
« Ametzola    Bilbo–Abando »
« Ametzola    Bilbo–Abando »
Kokapena
HelbideaGarcía Salazar kalea, 32; 48003
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13205
Gunea1. gunea
Irekiera1999ko martxoaren 3a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakPertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Santurtzi
  Bilbo Muskiz
BizkaibusA2312  Bilbo EHU
A3512  Bilbo Lekeitio
A3514  Bilbo Zornotza Gernika
A3515  Bilbo Gernika Bermeo
A3915  Bilbo Ondarroa
A3916  Bilbo Ermua Ondarroa
A3923  Elorrio Durango Bilbo
A3926  Eibar Ermua Bilbo
A3927  Zeanuri Lemoa Bilbo
A3933  Durango Bilbo
Bilbobus30  Txurdinaga Miribilla
71  Miribilla San Ignazio
75  San Adrian Atxuri
76  Artazu / Xalbador Moyua
G5  S. Adrian / Miribilla P. Biribila
G7  Mina del Morro Plaza Biribila
 Eskema

Zabalburu Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geraleku bat da, Bilbo udalerriko Ibaiondo auzoan kokatuta dagoena.

Geltokia 1999ko martxoaren 3an ireki zen.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria  Mena kalea
  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria  García Salazar kalea

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta bestibulurako sarbideak irisgarriak izan, bestibulua eta nasa lotzeko eskailera mekanikoak baino ez daude, geltokia ez irisgarri bihurtuz. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Nasa geltokitik kota ezberdinera dago eta ez dago geltokia eta nasaren arteko desnibela libratzeko eraikuntza elementu edo elementu mekaniko egokirik, eskailera mekanikoak ez baitira erabilgarri Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzailentzako», «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu, nasaren muturretik trenaren plataformara arteko tartea handiegia baita», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Mena kalea Sarbide irisgarria 
García Salazar kalea Sarbide irisgarria 
Nasak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999 urtera arte,  eta  lineen helmuga, Santurtzi eta Muskizetik abiatuta hurrenez hurren, Bilbo–Naxa geltokia izan zen. Bilboko zentzuan ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbo–Parke/Guggenheim geltokian geldialdia egiten zuten. Handik Uribitarte eta Erripa kaiak igaro eta Naxako geltokira heltzen ziren. Aldiz,  linearen zerbitzuek Abandoko Indalecio Prieto geltokia zuten helmugatzat.

Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, Bilboko Renfe Aldirien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua egin zen, zeinaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko Linea baitzen, eta Olabeaga eta Naxa arteko burdimbidea aldatzean zetzan, Bilbo erdigunean zehar ibiliko zen trenbide berri bat sortuz. Hala, 2000 urtean Santimami, Autonomia, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak ireki ziren, eta  eta  lineak Abandoko Indalecio Prieto geltokira bideratu ziren trenbide berrietatik. Abandoko geltokia Renferen aldiriko trenen linea guztien geltoki-buru bihurtu zen.

Horregatik, hainbat geltoki sortu ziren, eta horien artean Zabalburu dago.

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina trenbidearen trintxeraren gainean kokatzen den altzairuzko bolumen bat da, bestibuloa jasotzen duena, eta hormigoizko pantaila baten gainean helduta dago. Pantailak, era berean, Mena kalea (San Frantziskon) eta García Salazar kalea (Zabalburun) lotzen dituen pasabidea ere eusten du, eta bestibuloa eta beheko kotan dagoen nasa zentrala elkarlotzen dituzten eskailera mekanikoak ere jasotzen ditu. Pasabideak auzo biak lotzeaz gain bestibulora sarrera funtzioa ere egiten du.

Geralekuak bi trenbide eta nasa bakarra ditu, zentrala. Trenbideen gaineko bestibuluan txartel salmenta eta balioztatze makinak kokatzen dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiriko trenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-1 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñota Santurtzi
 C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz

Hiriko autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hiriarteko autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EuroFerroviarios. «Zabalburu (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Zabalburu. (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ametzola Zabalburu Bilbo–Abando
Santurtzi  Castejon — Bilbo