2010eko ekainaren 29ko greba orokorra

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

2010eko ekainaren 29ko greba orokorra Hego Euskal Herrian hainbat sindikatuk deitutako greba izan zen, Espainiako Gobernuak ezarritako Lan Erreforma berriaren aurka deitutakoa. Deialdia ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk egin zuten Bilbon antolatutako nazio manifestaldi baten bukaerako ekitaldian[1]. Ondoren, Euskadiko CCOOk egun bererako greba orokorra deitu zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, euren deialdia "autonomoa" zela azpimarratuz eta euskal gehiengo sindikala CCOOk UGTrekin batera Espainia mailan Lan Erreformaren aurka irailaren 29rako deitutako grebarekin bat egin zezala eskatuz[2]. Horiez gain, beste sindikatu txikiago batzuek ere bat egin zuten grebarekin, hala nola, LSBk (EAEn), CGT-LKNk edota CNTk.

Sindikatuez gain, beste eragile batzuek ere grebarekin bat egin zuten. Alderdi politikoen artean, Ezker Abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak batera egin zuten bat deialdiarekin[3], baita Ezker Batuak ere, besteak beste[4].

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoan Ertzaintzak pertsona bat inputatu zuen Bergara eta beste hiru Arrasaten. Donostiak bi pertsonek kalea mozteagatik inputatuak izan ziren.[5] Gipuzkoan industriaguneetako enpresa denek itxi zuten. Autobus zerbitzuetan eta Donostia ospitalean gutxieneko zerbitzuak ezarri zituzten. Herrietako osasun-zentro guztiak itxi zituzten.[5]

Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon istipuen arkako agenteek Langile Komisioen pikete batek aurka jo du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera taberna bateko jabea jotzeagatik.[5] Sindikalista bat zauriturik suertatu zen. Beste hainbat gertakari jaso ziren Ribera merkatuan ertzainak mehatxatzeagatik eta autobus geltokian ertzainen aginduen aurka jarduteagatik. Deustun hainbat zabor-ontzi eta pneumatiko erre zituzten manifestatzaileek.[5]

Zallan hainbat manifestariek trenaren katenaria matxuratu zuten eta ondorioz, Bilbo-Balmaseda burdinbidea moztuta geratu zen ordu betez.[6] Bilbobus eta Bizkaibusek bere zerbitzuen eten zituen goizeko 6:30etatik aurrera.[5]

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertakari esanguratsuenak Gasteizen gertatu ziren. Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen goizean ertzainei mehatxatzeagatik eta agente bat jotzeagatik.[5] Industria handi gehienek itxi zuten eta eraikuntzak ere oso nabarmen ikusi zen greba.[5]

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoan Renfek 8 tren bertan behera utzi zituen eta beste bidaientzat gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen.[7] Industrialguneetan sarreretan eta Iruñeko sarreran estatuko segurtasun indarrek piketeak kontrolatu zituzten lekuz kanpoko gauzarik gerta ez zedin.[8] Nafarroako Gobernuko langileek gutxieneko zerbitzuetan lan egiten zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lan erreforma salatzeko, greba orokorrera deitu du gehiengo sindikalak, Berria, 2010eko ekainaren 13a
  2. (Gaztelaniaz) CCOO-Euskadi opta también por llamar a la huelga el 29-J, Gara, 2010eko ekainaren 16a
  3. Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak grebara deitu dute, Berria, 2010eko ekainaren 27a
  4. (Gaztelaniaz) EB anuncia hoy que se suma a la huelga y aumentan las adhesiones, Gara, 2010eko ekainaren 28a
  5. a b c d e f g (Gaztelaniaz)  Dos detenidos y 10 personas imputadas, sabotajes e incidentes con la Ertzaintza, El Mundo, http://www.elmundo.es/elmundo/2010/06/29/paisvasco/1277792389.html. Noiz kontsultatua: 2010-06-29 .
  6. (Euskaraz)  Ertzain bat eta zenbait manifestari zaurituta Bilbon eta Gasteizen, eitb, http://www.eitb.com/albisteak/ekonomia/osoa/455163/ertzain-eta-zenbait-manifestari-zaurituta-bilbon-eta-gasteizen/. Noiz kontsultatua: 2010-06-29 .
  7. (Gaztelaniaz)  La huelga afectará a 8 trenes en Navarra, Diario de Navarra, http://www.diariodenavarra.es/20100629/navarra/la-huelga-afectara-8-trenes-navarra.html?not=2010062902115882&idnot=2010062902115882&new=1&dia=20100629&seccion=navarra&seccion2=economia&chnl=10. Noiz kontsultatua: 2010-06-29 .
  8. (Gaztelaniaz)  La huelga convocada por los sindicatos nacionalistas transcurre sin incidencias en Navarra, Diario de Navarra, http://www.diariodenavarra.es/20100629/navarra/la-huelga-convocada-sindicatos-nacionalistas-transcurre-sin-incidencias-navarra.html?not=2010062908480191&idnot=2010062908480191&new=1&dia=20100629&seccion=navarra&seccion2=economia&chnl=10. Noiz kontsultatua: 2010-06-29 .


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]