Don Patinkin
Don Patinkin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1922ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Jerusalem, 1995eko abuztuaren 7a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Har HaMenuchot (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Hebrew Theological College (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Jacob Marschak (mul) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta pedagogoa |
Lantokia(k) | Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra |
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Israelgo Zientziak eta Giza-Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Econometric Society (en) |
Don Patinkin (Hebreeraz: דן פטינקין) (1922ko urtarrilaren 8a – 1995eko abuztuaren 7a) israeldar ekonomista izan zen.
Jaioterriko unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1949an Israelera joan zen; Jerusalemen jarri zen bizitzen, eta unibertsitatean eskolak ematen. Bien bitartean, ikerkuntza azterketak egin zituen Maurice-Falk Institutuarentzat. Obra asko argitaratu zituen, bere teoriak azalduz, garrantzi handikoak bere herrialdeko egungo historia ekonomikoarentzat eta, oro har, gizarte modernoarentzat. 1956an Dirua, interesa eta prezioak izeneko obra argitaratu zuen. Obra horretan elkarturik aztertu zituen tradizioz banaka aztertu izan diren ondasun ekonomikoak: lan zerbitzuak, ondasunak eta kontsumoa, diru politika eta truke politika. Beste lan aipagarri batzuk: Studies in Monetary Economics (1972, Diru ekonomiari buruzko azterkak); Keynes, Cambridge and the General Theory (1977, Keynes, Cambridge eta teoria orokorra).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.