Don Patinkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Don Patinkin
Bizitza
Jaiotza Chicago1922ko urtarrilaren  8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Jerusalem1995eko abuztuaren  7a (73 urte)
Hobiratze lekua Har HaMenuchot Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria eta pedagogoa
Lantokia(k) Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Enplegatzailea(k) Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Israelgo Zientziak eta Giza-Zientzien Akademia

Don Patinkin (Hebreeraz: דן פטינקין) (1922ko urtarrilaren 8a1995eko abuztuaren 7a) israeldar ekonomista izan zen.

Jaioterriko unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1949an Israelera joan zen; Jerusalemen jarri zen bizitzen, eta unibertsitatean eskolak ematen. Bien bitartean, ikerkuntza azterketak egin zituen Maurice-Falk Institutuarentzat. Obra asko argitaratu zituen, bere teoriak azalduz, garrantzi handikoak bere herrialdeko egungo historia ekonomikoarentzat eta, oro har, gizarte modernoarentzat. 1956an Dirua, interesa eta prezioak izeneko obra argitaratu zuen. Obra horretan elkarturik aztertu zituen tradizioz banaka aztertu izan diren ondasun ekonomikoak: lan zerbitzuak, ondasunak eta kontsumoa, diru politika eta truke politika. Beste lan aipagarri batzuk: Studies in Monetary Economics (1972, Diru ekonomiari buruzko azterkak); Keynes, Cambridge and the General Theory (1977, Keynes, Cambridge eta teoria orokorra).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]