Edukira joan

Lorategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:44, 4 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Frantses lorategi bat (Arnaga etxea, Lapurdi)
Japoniar lorategi bat (Ryōan-ji, Japonia).
Persiar lorategi bat (Xahzadeh lorategia, Iran)

Lorategia[1] landareak eta naturaren beste forma batzuk landatzeko, erakusteko eta gozatzeko eremua da. Munduko kultura ezberdinek, lorategi mota eta estilo asko asmatu dituzte mendeetan zehar. Plazer-, atseden- edo amets-lekuak, lorategiek balio sinbolikoa izan dute Antzinarotik, eta arteetan eta mitologia-erlijioetan agertu izan dira.

Lorategiek, askotan, landareez gain beste hainbat osagai izaten dituzte, hala nola estatuak, pergolak, zursareak, topiariak, arrokaiak, zubi-bideak eta ur-elementuak (iturriak,urmaelak arrainekin edo gabe, ur-jauziak, errekak eta abar). Lorategi batzuk apaingarriak baino ez dira; beste batzuk, berriz, fruitu eta barazkiak ere ekoizten dituzte, batzuetan eremu bereizietan edo, beste batzuetan, landare apaingarriekin nahastuta.

Lorategia kudeatu eta hobetzeko jarduera lorezaintza da eta jardueraren egilea, amateur edo profesionala izanik, lorezaina. Paisaiagintza da lorategiari eta oro har paisaiari lotutako jarduera profesionala, eta paisajistak hauen diseinuan eskala askotan parte hartzen dute, proiektu publiko zein pribatuetan lan eginez.

"Lorategi"[1] da euskara batuan hedatuen dagoen hitza[2], baina euskaraz beste batzuk ere erabiltzen dira, hala nola loretoki[3], lilitegi [4], jardin[5] eta (lore) baratze[6].


Lorategiek funtzio bat ala gehiago izan dezakete.

Neolitoko iraultzatik, lorategietan landare lurrintsuak, kondimentarioak, sendabelarrak, tinktorialak eta erabilgarriak ere landatu izan dira.


Lorategiaren elementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategian, besteak beste, horrelako elementuekin lan egin beharko dugu:

Eraikitako elementuak:

Hauek bereizi ohi dira:

  • Persiar lorategia: edo Ekialde Hurbileko lorategiak dira zaharrenetakoak, Antzinarokoak, terrazetan ezarriak eta ubide edo urmael baten inguruan geometrikoki antolatuta. Adibidez, Babiloniako lorategi esekiek antzinako mediterranear imajinarioari forma eman zioten[7].
  • Italiar lorategia: Florentzia eta Erromako etxaldeetan jaio zen, Italiako Pizkundearen hasieran, erromatar eta napolitar lorategietan inspiratuz eta bere forma berriak sintetizatuz. Ordena eta edertasunaren ideal klasikoetan inspiratuta dago, eta bideratuta dago lorategiko eta harantzagoko paisaiaren bistara, soinu eta usainen kontenplazio eta gozamenera.
  • Frantses lorategia: simetrian eta naturari inposatutako ordenan oinarritutako lorategi-estiloa da. Oro har, XVII. mendeko Versaillesko lorategia hartzen da adibide nagusitzat, André Le Nôtre paisaia-arkitektoak Luis XIV.arentzat diseinatutakoa eta Europako beste gorte batzuetan kopiatutakoa. Italiako iparraldeko lorategietan inspiratuta dago, baina askoz ere monumentalagoa da.
  • Ingeles lorategia: paisaia pastoral idilikoa birsortzeko diseinatutakoak dira eta, oro har, aintzira bat, belardi zabalak eta arkitektura bitxikeriak (tenplu klasikoak, hondakin gotikoak, zubiak eta abar) ditu. Frantses lorategi klasikoaren formalismoaren aurkako erreakzioa da. Itxurazko haustura besterik ez da, lorategi erromantikoa ikuskizun bisuala da, lorategi klasikoak bezala.
  • Japoniar lorategia: perfekziozko estetika eruditoa adierazten du, naturarekiko errespetuarekin konbinatuta
  • Txinatar lorategia: mikrounibertsoa da, miniaturazko paisaia idealizatu bat sortzen du, gizakiaren eta naturaren arteko harmonia adierazi nahi duena [8].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Lorategi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-28.)
  2. Ereduzko Prosa Gaur, EHU (noiz kontsultatua: 2022-10-30)
  3. «Loretoki». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-30.)
  4. «Lilitegi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-30.)
  5. «Jardin». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-30.)
  6. «Baratze». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-30.)
  7. (Frantsesez) Catherine Golliau. (2019). «Les jardins d’ailleurs Inspiration orientale Recréer le paradis» Le Point hors-série: 20-25..
  8. (Frantsesez) Michel Baridon, Les Jardins - paysagistes, jardiners, poètes. 348 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]