Edukira joan

A. C. Bhaktivedanta Swami Prabhupada

Wikipedia, Entziklopedia askea
A. C. Bhaktivedanta Swami Prabhupada

Bizitza
JaiotzaKalkuta, 1896ko irailaren 1a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaVrindavan, 1977ko azaroaren 14a (81 urte)
Hobiratze lekuaISKCON Temple, Vrindavan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaScottish Church College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Hizkuntzakbengalera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta filosofoa
Lan nabarmenak
Santutegia
1933a
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioahinduismoa

prabhupada.net
IMDB: nm4152034 Facebook: 28872106958 Youtube: UCdbLhQXo_xmY6L-MQO9B-_w Musicbrainz: 55222944-b2f2-457c-b8ac-6376af1ff9c3 Edit the value on Wikidata

Abhay Charanaravinda Bhaktivedanta Swami (bengaleraz: অভয চরণারৱিন্দ ভক্তিৱেদান্ত স্ৱামী প্রভুপাদ, Abhay Charanaravinda Bhaktivedanta Swami, jaiotzez Abhay Charan De (Kalkuta, 1896ko irailaren 1a - Vrindavan, 1977ko azaroaren 14a), eragin handiko mistiko, filosofo eta erlijio-irakasle izan zen Indian, Hare Krishna mantraren[1][2][3][4] eta Krishnaren kontzientzia mundu osoan zabaldu zuena. Bere izengoitien artean daude: «Bhaktivedanta Swami», «Srila Prabhupada» edo «Prabhupada»[5].

Bere bizitzan zehar, ezaguna izan zen izen hauekin ere:

  • Abhay Charan DE (hirurogei urtera arte).
  • Bhaktivedanta Swami
  • Su Divina Gracia A. C. Bhaktivedanta Swami
  • Su Divina Gracia Abhay Charanaravinda Bhaktivedanta Swami Prabhupāda
  • Om Visnupada Paramajamsa Parivrayaka-acharia Astottara-sata (108) Bere Jainkozko Grazia Abhay Charanaravinda Bhaktivedanta Swami Prabhupāda
  • Śrīla Prabhupāda

Gaztetan bere irakasle espiritual batek agindu zien Krishnaren kontzientzia ingelesez hedatzea, eta, horregatik, 69 urte zituela, Kalkutatik New Yorkera bidaiatu zuen merkantzia itsasontzi batean, liburu gutxi batzuk baino ez zeramatzala. Ez zuen Ameriketako Estatu Batuetan inor ezagutzen, baina New Yorkeko parke batean, Hare Krishna abestu zuen; klaseak eman zituen, eta, 1966an, bere ikasle ohi batzuekin batera, Krishnaren Kontzientziarako Nazioarteko Elkartea sortu zuen (ISKCON), orain munduko hainbat lekutan guneak dituena.

Erakutsi zuen bideak proposatzen zuen norbera konturatzea izaki espiritual betierekoa dela, unean duen gorputz materialaren ezberdina, bilatuz izaki gorenarekin, sanskritoz Krishna gisa ezaguna, duen harremana berpiztea. Hori zenbait praktikaren bidez egiten da, batez ere Krishnari buruz testu estandarrak entzunez, Krishnaren izenetan oinarritutako mantra abestuz eta Krishnari debozio-zerbitzua emanez. Praktika horien artean, Prabhupadak eskatzen zuen hasitako ikasleek ez aritzea apustuetan, haragia, arraina eta arrautzak ez jatea, intoxikatzaileak ez kontsumitzea (kafea, tea edo zigarroak barne[6][7]) eta ezkontzaz kanpoko sexu-harremanik ez izatea. Aurreko maisu indiarrek ez bezala, mendebaldean aritu zirenean azken egia funtsean inpertsonala dela sustatu zutenak, Absolutua, azken batean, pertsonala dela erakutsi zuen[8][5].

Guru gisa zuen lana zen Krishnaren mezua eraldaketarik gabe eskaintzea, Bhagavag Gita bezalako estu espiritualetan aurkitzen zen moduan[9]. Horretarako, Bhagavad-gita As It Is izeneko itzulpena argitaratu zuen, bere iruzkinekin[10]. Indian ezagunak ziren baina kanpoan eraginik ez zuten beste testu batzuk ere itzuli eta argitaratu zituen, tartean Srimad-Bhagavatam (Bhagavata Purana[11]) eta Chaitanya Charitamrita, testuak ingelesez eskuragarri bilakatuz lehen aldiz historian. Guztira, laurogei liburu baino gehiago idatzi zituen.

1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadan, ISKCON sekta suntsitzaile izendatu zuten Estatu Batuetako eta Europako zenbait herrialdetako kritikarik. Nahiz eta akademikoek eta auzitegiek ukatu egin zituzten buru garbiketa sektarioaren salaketak, eta onartu zuten ISKCON hinduismoaren benetako adar bat zela, leku batzuetan "sekta"ren etiketak eta irudiak iraun dute. Prabhupadaren iritzi edo adierazpen batzuk beltzen aurkako arrazistatzat hartu izan dira, beheko kasten aurkakoak edo misoginotzat[8][12][13]. Desagertu eta hamarkada batzuetara, Prabhupadaren eta hura sortu zuen gizartearen irakaskuntzek eragina dute oraindik ere[14], eta Indiako zenbait adituk eta buruzagi politikok hinduismoa atzerrian zabaldu zutenetako bat dela uste dute[10][15].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Who's who in religion. 2. Marquis 1977 ISBN 978-0-8379-1602-6. (kontsulta data: 2024-05-12).
  2. (Ingelesez) «Hare Krishna | Origin, History, Lifestyle, & Facts | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2024-05-12).
  3. «His Divine Grace A.C. Bhaktivedanta Swami Prabhupada | Prabhupada» prabhupada.krishna.com (kontsulta data: 2024-05-12).
  4. (Ingelesez) admin. «Who is Srila Prabhupada?» Berks Bhakti Yoga ISKCON (kontsulta data: 2024-05-12).
  5. 1 2 Goswami, Tamal Krishna; Schweig, Graham M.. (2012). A living theology of Krishna Bhakti: essential teachings of A. C. Bhaktivedanta Swami Prabhupada. Oxford university press ISBN 9780199796632. (kontsulta data: 2024-05-12).
  6. Rochford, Edmund B.. (2007). Hare Krishna transformed. New York Univ. Pr ISBN 978-0-8147-7579-0. (kontsulta data: 2024-05-12).
  7. Lewis, James R., ed. (2005). Controversial new religions. Oxford University Press ISBN 978-0-19-515682-9. PMC ocm53398162. (kontsulta data: 2024-05-12).
  8. 1 2 Bryant, Edwin F., ed. (2004). The Hare Krishna movement: the postcharismatic fate of a religious transplant. Columbia University Press ISBN 978-0-231-12256-6. (kontsulta data: 2024-05-12).
  9. Goswami, Tamal Krishna; Schweig, Graham M.. (2012). A living theology of Krishna Bhakti: the essential teachings of A.C. Bhaktivedanta Swami Prabhupada. Oxford University Press ISBN 978-0-19-979663-2. (kontsulta data: 2024-05-12).
  10. 1 2 Gelberg, Steven J., ed. (1983). Hare Krishna, Hare Krishna: five distinguished scholars on the Krishna movement in the west ; Harvey Cox, Larry D. Shinn, Thomas J. Hopkins, A. L. Basham, Shrivatsa Goswami. (1. evergreen ed. argitaraldia) Grove Press ISBN 978-0-394-62454-9. (kontsulta data: 2024-05-12).
  11. KRISHNA: Myths, Rites, and Attitudes. 1966 (kontsulta data: 2024-05-12).
  12. Brown, C. Mackenzie, ed. (2020). Asian religious responses to Darwinism: evolutionary theories in Middle Eastern, South Asian, and East Asian cultural contexts. Springer ISBN 978-3-030-37340-5. (kontsulta data: 2024-05-12).
  13. (Ingelesez) Lucia, Amanda. (2014-08-01). «Innovative Gurus: Tradition and Change in Contemporary Hinduism» International Journal of Hindu Studies 18 (2): 221–263.  doi:10.1007/s11407-014-9159-5. ISSN 1574-9282. (kontsulta data: 2024-05-12).
  14. Lewis, James R.; Lewis, James R.. (2005). Cults: a reference handbook. (2nd ed. argitaraldia) ABC-CLIO ISBN 978-1-85109-618-3. PMC ocm57893621. (kontsulta data: 2024-05-12).
  15. Gelberg, Steven J.. (1983). Hare Krishna, Hare Krishna: five distinguished scholars on the Krishna movement in the west, Harvey Cox, Larry D. Shinn, Thomas J. Hopkins, A.L. Basham, Shrivatsa Goswami. (1st Evergreen ed. argitaraldia) Grove Press ISBN 978-0-394-62454-9. (kontsulta data: 2024-05-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]