Bilboko tranbia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Logotipo euskotren tranbia.png
Bilboko tranbia
fKINTa
Atxuri Euskotren Trena Logo.svg 1, 1D, 3
fSTR
2'
fBHF
Erribera
fSTR
2'
fBHF
Arriaga
fWBRÜCKE
2' Areatzako zubia
fINT
Abando MB L1, L2 Cercanias Logo.svg C-1, C-2, C-3, feve BSicon BAHN.svg
fSTR
2'
fBHF
Pio Baroja
fSTR
1'
fBHF
Uribitarte
fSTR
2'
fBHF
Guggenheim
fSTR
1'
fBHF
Abandoibarra
fSTR
2'
fBHF
Euskalduna
fSTR
2'
fINT
Sabino Arana MB L1, L2
fSTR
2'
fINT
San Mamés MB L1, L2 Cercanias Logo.svg C-1, C-2 BSicon BUS1.svg
fSTR
2'
fINT
Ospitalea feve
fSTR
2'
fBHF
Basurto
fSTR
3'
fKBHFe
La Casilla

Euskotren Tranbiaren A Linea, Bilboko tranbia, gaur egun Bilbo udalerrian dagoen tranbia linea da, Euskotren Tranbia enpresa publikoak kudeatuta. Atxuriko geltokitik abiatu eta La Casillakora heltzen da, bitartean 12 geraleku gehiago dituela, zeintzuen bitartez Bilboko hainbat auzo eta gune lotzen baitiren. Tranbiaren ibilbideak Ibaiondo, Abando eta Basurtu-Zorrotza barrutiak zeharkatzen ditu, eta bidean intereseko hainbat guneri zerbitzu ematen dio, hala nola Zazpikaleak, Erriberako merkatua, Arriaga antzokia, Abandoko geltokia, Justizia Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Euskalduna Jauregia, San Mames zelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa, Deustuko Unibertsitatea, Basurtuko Ospitalea edota La Casilla Udal Pabilioia.

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbiak 5,57 kilometroko ibilbidea egiten du hamalau geltokitan zehar. Ibilbide guztia aldi ezberdinetan inauguratu zen. Lehena 2002eko Abenduan Atxuri eta Uribitarte artekoa. Hurrengo urtean Guggenheimerarte luzatu zen tranbia. Ondoren San Mamesera, eta azkenik Basurtu arte. 2012ko apirilean geltoki berria zabaldu zen Autonomia kalean zehar Etxetxuraino.

A linea (Bilboko tranbia)
Euskotren tranbia bilbo.svg Irekiera 2002ko abenduaren 18a
Nork ustiatuta Eusko Trenbideak
Martxan dabilen geltoki kopurua 14
Azken luzapena 2012ko apirilaren 25a, Basurto eta La Casilla
Hurrengo luzapenak Tranbia eraztuna
Luzera totala 5,57 km
Estaldutako udalerriak Bilbo

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abando
    • Bilboko metroa: L1 (Etxebarri - Plentzia) eta L2 (Basauri - Santurtzi)
    • Renfe Aldiriak: C-1 (Bilbo-Abando - Santurtzi), C-2 (Bilbo-Abando - Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Abando - Orduña)
    • Renfe: Distantzia luzeak
    • Feve: B-1 (Bilbo-Concordia - Balmaseda), R-3 (Bilbo-Concordia - Santander), R-3b (Bilbo-Concordia - Karrantza) eta T-1 (Transkantabrikoa)
  • Atxuri
    • Euskotren Trena: 1 (Bilbo-Atxuri - Amara-Donostia), 1D (Bilbo-Atxuri - Ermua) eta 3 (Bilbo-Atxuri - Bermeo)
  • Ospitalea
    • Feve: B-1 (Bilbo-Concordia - Balmaseda), R-3 (Bilbo-Concordia - Santander), R-3b (Bilbo-Concordia - Karrantza) eta T-1 (Transkantabrikoa)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko tranbia San Mameseko geltokitik hurbil.

Tranbia betidanik izan da Bilboko parte. XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala, lehen linea 1876ean inauguratu zuten. Hasieran, zaldien indarraz mugitzen zen tranbia. Urte batzuk beranduago, 1896ean alegia, elektrizitatea zerabilten tranbiak ezarri zituzten.

Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, 1940ko hamarkadatik aurrera trolebusak tranbia ordezkatu zuen, eta azken tranbia 1964ean kendu zuten. 2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua.

Proposamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EuskoTran marka, Eusko Trenbideak enpresaren barne, Bilboko tranbia kudeatzeko jaio zen. Tranbia berria mugikortasuna eta hiri-barneko trenbide sarea hobetzeko sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak. 15 urte iraun zituzten ikerketen ondoren, Bilboko metroak eta Bilboko Renfe Aldiriak zein Feveren trenbide sareek bere gain hartzen ez zituten guneei zerbitzu emateko tranbia sarea proposatu zen.

1999ko maiatzaren 27an lanak hasi ziren martxan.

Inaugurazioa eta osteko luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbiaren eraikitze lanak Autonomia kalean 2010eko azaroan.

2002ko abenduaren 18an Juan José Ibarretxe Lehendakariak tranbiaren A Linearen lehenengo tartea inauguratu zuen, Atxuriko geltokia eta Uribitartekoa batzen zituena hain zuzen, 6 geltokiz osatua.

2003ko apirilaren 30ean Guggenheimko geltokia martxan jarri zen.

Urte bereko uztailaren 24an beste 4 geltoki ireki ziren, Guggenheimko geltokia eta San Mames geltokiaren artean.

2004ko uztailaren 22an garaian Basurto izeneko geltokia inauguratu zen, gaur egun Ospitalea izena daukana.[1]

2008ko urtarrilaren 25ean Autonomiatik La Casilla eta Errekalde plazarako luzapena leihaketara irekiko zela jakinarazi zen, 7,4 milioi euroko aurrekontuaz eta 18 hilabeteko lan epearekin.[2] Jaurlaritzaren aldaketarekin, ordea, proiektua bertan behera geratu zen.

2010eko uztailaren 7an La Casillako plazarako luzapenaren lehen harria jarri zuten, Errekalderaino helduko ez zen tartea hain zuzen. Tarte berria, bi geltokiduna, 2012ko apirilaren 25ean jarri zen martxan, Basurtuko geltokia eta La Casilla geltokiarekin. Tarte hau irekitzearekin batera, aurretik Basurto izena zeukan geltokia berrizendatu zen, Ospitalea izenarekin. Gainera, luzapen honekin bat EuskoTran, EuskoTren eta EuskoKargo marken aldaketa etorri zen, Eusko Trenbideak enpresaren marka berriak aurkeztu zirela, eta ezartzen hasi zirela. Hala, ordutik EuskoTran marka zaharra Euskotren Tranbia izen berriaz ezagutzen da.

Etorkizunerako egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekalde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Udalak Errekalderainoko linearen luzapena proposatu zuen, Autonomia kaleko luzapenarekin batera. Proiektua Eusko Jaurlaritzarekin adostu zen arren, 2009ko hauteskundeen ondoren Jaurlaritza berriak proiektua ezeztatu eta tranbia Autonomia kalera besterik ez zuen luzatu.

Tranbia eraztuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak tranbia eraztuna ixteko luzapenean ari dira lanean. Tarteak La Casilla eta Abandoko geltokiak lotuko ditu Autonomia kaletik, Zabalburu eta Hurtado de Amezaga zeharkatuz. Tarte berria 2.100 metro luze izango da eta lau geltoki berri izango ditu:[3]

Zorrotzaurre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorrotzaurreko berritzearekin batera tranbia etorkizuneko irlara luzatzea adostu zen. Hasiera batean tranbia Euskalduna zubitik pasako zela iragarri zen, eta Botika Zaharretik irlara zubi berri bat gurutzatuz. Hala ere, 2013ko abenduan Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion Zorrotzaurrera gurutzatu aurretik tranbia Olabeagatik pasa zedin, auzoan geltoki berria proposatuz. 2014ko martxoan Jaurlaritzak Udalaren eskaera aztertzen ari zuela azaldu zuen. Hautatzen den irtenbidea zein-nahi ere den, Zorrotzaurre zeharkatu ondoren Zorrotzara helduko da tranbia, beste zubi berri batetik.[4]

Ibilbide turistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbia Guggenheim geltokira heltzen.

Tranbiaren ibilbideak interes turistiko handia du, izan ere gehien bat Bilboko itsasadarraren ertzean ibiltzen baita, Abandoibarrako pasealekuaren ondoan. Atxuritik hasita hiriko zenbait leku interesgarri ikusi daitezke:

Funtzionamendua eta zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko tranbiaren bidaiari kopuruaren bilakaera 2002-2015 (milioi bidaiari)


Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2002 47.248
2003 1.143.937
2004 2.191.696
2005 2.839.085
2006 2.934.852
2007 2.906.352
2008 2.846.713
2009 2.799.402
2010 2.849.608
2011 2.998.843
2012 3.083.682
2013 3.119.949
2014 2.979.538
2015 2.887.548

2002. urteko abenduan Bilboko tranbia martxan jarri zen. Urtea bukatu zenerako, egun gutxitan ia 50.000 bidaiari batu zituen linea berri honek.

Handik urte betera bidaiak bikoiztu ziren. Tranbiaren erabilpena urtero haziz joan zen 2006ra arte.

Bereziki aipagarria da 2004ko igoera, tranbia ireki zenetik eta urte horretara arte zabaldu ziren geltoki berriei, eta tranbiak hartutako onarpenari esker.

2009ra arte bidaiarien handitzea egonkortu eta pixka bat jeitsi zen, eta ezin izan zitzaion heldu 2.800.000 bidaia kopuruari.

2010etik aurrera berriro ere bidaiarien igoera gertatu da, eta 2011n ia 3 milioi bidaiari zenbatu ziren.

2012an 3 milioi bidaiarien kopurua gainditu zen lehenbiziko aldiz, eta 2013an gorako joerari eutsi zitzaion.

Aldiz, 2014an 2.979.538 bidaiari zenbatu ziren, beherakada nabaria alegia, 2004tik daturik txarrena.

Guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko tranbiak Euskotren Tranbiaren sareko gune bat osatzen du, TRA gunea izenekoa eta geltoki guztiak bere gain hartzen dituena.

Karnetak eta kontakturik gabeko txartelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Barik txartela»

Barik txartel bakarrekin Bilboko tranbian bidaiatu daiteke hobaridun prezioekin. Barik euskarrian Creditrans eta Gizatrans tituluak karga daitezke.

Familia ugariko tarifa murriztuak erabili ahal izateko identifikazio txartela behar da, horretarako Barik txartel pertsonalizatua, hau da, argazkiduna, beharrezkoa delarik, beti ere nortasun agiriarekin batera eraman behar dela. Barik txartel pertsonalizatua Atxuriko geltokian eska daiteke, Bilboko metroko bezeroei arreta egiteko bulegoetan (Ansio, Zazpi Kaleak, San Inazio eta Areetako geltokietan), San Mames geltokiko Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bulegoan, Bilbobusen bezeroentzako arretarako bulegoan, Durangoko geltokian eta Gernikako Artekale kaleko 8an, eta baita Abandoko geltokiko aldirikoen trenen solairuan ere.

Gainera, Gipuzkoako Mugi eta Arabako BAT txartelak ere erabil daitezke Bilboko tranbian.

Bidaia-txartelak eta tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako bidaia-txartelak:[5]

  • Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko, erosi eta 50 minutura iraungitzen da.
  • Egunekoa: Pertsonal eta transferiezina. Erositako egunean nahi beste bidaia egiteko.
  • Creditrans: Barik euskarrian kargatzen den titulua da, hobaridun prezioak aplikatzen direlarik.
  • Gizatrans: Barik Giza euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. 65 urtetik gorakoentzako, %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenentzako edo erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun larria eta soldata bera edo OAEAP baino 2,5 aldiz txikia duten pertsonentzako.

2017ko otsailaren 1.tik aurrerako tarifak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrunta Familia Ugari Orokorra (F20) Familia Ugari Berezia (F50)
Joanekoa 1,50€ 1,20€ 0,75€
Egunekoa 5,00€ 4,00€ 2,50€
Barik euskarrian Creditrans 0,73€ 0,58€ 0,36€
Gizatrans 0,38€ 0,30€ 0,19€

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilboko tranbia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo