Ferrater etxebizitzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ferrater etxebizitzak
Bilbao - Viviendas Ferrater y Torre Iberdrola 2.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 16′ 02″ N, 2° 56′ 20″ W / 43.267288888889°N,2.9387555555556°W / 43.267288888889; -2.9387555555556Koordenatuak: 43° 16′ 02″ N, 2° 56′ 20″ W / 43.267288888889°N,2.9387555555556°W / 43.267288888889; -2.9387555555556
Historia eta erabilera
Irekiera2009

Ferrater etxebizitzak Bizkaiko Bilbo hirian dauden bi eraikin dira. Abandoibarrako auzoko Euskadi plazan daude, Iberdrola dorrearen albo banatara kokatuak daude, azken eraikin hau besarkatuko balute bezala.

Carlos Ferrater, Xavier Martí eta Lucía Ferrater (Bartzelonako Office of Architecture estudioa) eta Luís Domínguez (Katsura Arquitectura y Urbanismo estudioa) arkitektoek proiektatu zuten. Eraikin bakoitzak 8 solairuko garaiera du eta Deustuko zubiarekiko paraleloki lerrokatuak daude, honek eraikinei dauden kokaleku bereziari merezi duen berezko ezaugarri ematen die. Bi eraikinek 19.600 m2 inguruko azalera dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferrater etxebizitzak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo