Hotel Meliá Bilbao
Hotel Meliá Bilbao | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′03″N 2°56′31″W / 43.267508°N 2.941903°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2004ko uztailaren 7a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ricardo Legorreta |
Solairuak | 11 |
Webgune ofiziala | |
Bilboko Meliá hotela, ofizialki Hotel Meliá Bilbao, Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen hotel bat da. 2004an ireki zenean Sheraton Bilbao izenarekin jaio zen.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abandoibarrako Leizaola lehendakaria etorbidean dago, Casilda Iturrizar parkea, Eduardo Victoria de Lecea pasealekua, Peña Gantxegiren eraikina, Zubiarte merkataritza-gunea, Abandoibarra etorbidea eta Euskalduna jauregiaren alboan.
Bilboko Arte Ederretako Museoa, Bilboko itsasadarra, Iberdrola dorrea, Euskadi plaza eta Guggenheim Bilbao Museotik ere oso hurbil dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004ko uztailaren 7an Sheraton hotel kate ezagunak inauguratu zuen, 2009ko irailaren 15ean Hotel Meliá Bilbao izena jaso zuen. Ricardo Legorreta mexikar arkitektoak Eduardo Txillidaren lanetan oinarrituz eraikin ikusgarri hau diseinatu zuen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikin gorrixka hau bost izarretako hotela da, 11 solairuko garaiera eta estilo garaikideko 211 gela ditu, denak kalera begira.
Beheko solairuan Aizian jatetxea du, 2014an Michelin Gidaren izar bat lortu zuena.[1]
-
Meliá hotela eta Iberdrola dorrea
-
Casilda Iturrizar parketik ikusita
-
Eraikinaren ikuspegi orokorra.
-
Hurbiletik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EiTB. (2015/11/25). 27 Michelin izar, Euskadiko sukaldaritzaren zeruan. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |