Euskadi plaza (Bilbo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskadi plaza

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Abando barrutia, Abandoibarra
Bilbao - Plaza Euskadi 3.jpg
Euskadi plaza, ezkerraldean Artklass eraikina, erdian Ferrater etxebizitzak eta eskuinean Iberdrola dorrea.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Bilbo erdigunea
Euskadi  plaza hemen kokatua: Euskal Herria
Euskadi  plaza
Euskadi plaza
Euskadi  plaza hemen kokatua: Bizkaia
Euskadi  plaza
Euskadi plaza
Euskadi  plaza hemen kokatua: Bilbo
Euskadi  plaza
Euskadi plaza
Koordenatuak: 43° 16′ 00.80″ N, 2° 56′ 17.00″ W / 43.2668889°N,2.9380556°W / 43.2668889; -2.9380556Koordenatuak: 43° 16′ 00.80″ N, 2° 56′ 17.00″ W / 43.2668889°N,2.9380556°W / 43.2668889; -2.9380556

Euskadi plaza Bilboko Abandoibarra auzoan dagoen plaza bat da. Yale Unibertsitateko irakaslea eta paisai-arkitektoa den Diana Balmorik diseinatu eta 2011ko martxoaren 18an hiritarrei ireki zen. Eremuak 6.600 m²-ko azalera du eta itxura bikaineko zuhaitzez inguratua dago (iparraldean haritzak eta hegoaldean ezkiak), erdigunean metro zabalerako pasealekua duelarik.

Eraikuntza lanak 2008an hasi ziren, baina urte haietan Atzerakada Handia hasi zenez Bilboko Udalak jatorriz eraikitzea aurreikusiak zeuden hainbat elementu kentzea erabaki zuen, tartean iturri bat eta barne-lorategia.

Eraikin interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadiko plaza hainbat eraikin nabarmenez inguratua dago:


Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko autobus lineez gain, Euskadi plazak Bilboko tranbiaren Abandoibarra geltokia eta Guggenheim geltokia bertan ditu. Gainera, tranbia hau izan aurretik, iraganean eremu honek denbora luzez Renferen Bilbao-Parke/Guggenheim geltokia izan zuen, baina Abandoibarra auzoa eraikitzearekin bat kendu egin zuten.

Eusko Jaurlaritza Bilboko Metroaren 4. linea eraikitzeko aukera hausnartzen ari da, linea honek plaza honetan geltoki bat izan dezakeela ere aurreikusi da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskadi plaza (Bilbo)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo