Marcelino Oreja Agirre
Marcelino Oreja Agirre (Madril, Espainia, 1935eko otsailaren 13a) euskal herritar legelari, politikari eta diplomatikoa da.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marcelino Oreja Agirre enpresaburu eta politikari tradizionalisten familia bateko kidea da. Haren familiaren sorterria Gipuzkoako Orexa herria da. Aita Marcelino Oreja Elosegi zuen, diputatu tradizionalista eta Arrasateko Unión Cerrajera zuzendaria, Asturiasko Iraultzaren ondorioz eraila.[2] Ricardo eta Benigno osabak, orobat, frankismoaren garaian diputatuak izan ziren. Iloba du Jaime Mayor Oreja.
Madrilgo Unibertsitatean ikasi ondoren, karrera diplomatikoa hasi zuen. Tácito izeneko taldeko kidea, kristau demokrazia bultzatu zuen Unión de Centro Democrático sortzeko eta Espainiako Trantsizio Demokratikoan, senatari eta, 1976 eta 1980 artean, Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministro bilakatu zen.
Gero diputatua izan zen, hasieran UCDrekin eta gero APn. 1989an Europar Legebiltzarkide hautatu zuten. Garraio eta Energia Europako Komisario zela, 1994an Maastrichteko Ituna idaztera lagundu zuen. Agintaldia bukatu ondoren, politika utzi eta enpresan sartu zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Jose Maria Areiltza |
Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministroa 1976 - 1980 |
Ondorengoa José Pedro Pérez Llorca |
- 1935eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo politikariak
- Gipuzkoako politikariak
- Euskal Herriko legelariak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak
- Euskal Herriko eurodiputatuak
- Espainiako ministroak
- Eusko-espainiarrak
- Gobernuaren ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoan
- Espainiako diputatuak I. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak II. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak V. legegintzaldian
- Espainiako Alderdi Popularreko politikariak
- Madrildarrak