Adolph Kolping

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adolph Kolping
Adolph Kolping.jpg
Bizitza
Jaiotza Kerpen1813ko abenduaren 8a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Kolonia1865eko abenduaren 4a (51 urte)
Hobiratze lekua Minoritenkirche
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Municheko Unibertsitatea
Bonngo Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta ekintzaile soziala
Lantokia(k) Elberfeld eta Kolonia
Santutegia
Abenduaren 4
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Adolph Kolping (Kerpen, Rhingo Konfederazioa, 1813ko abenduaren 8a - Kolonia, Ipar Renania-Westfalia, 1865eko abenduaren 4a) alemaniar apaiz katolikoa izan zen. Gizarte-aferetan inplikatua, Kolpingwerk elkartea sortu zuen. Joan Paulo II.ak dohatsu aitortu zuen 1991n[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peter Kolping artzainaren eta Anna Maria Zurheydenen bost umeetatik laugarrena izan zen. Familia apalekoa izaki, 12 urterekin utzi zituen ikasketak zapatari-mutil hasteko. 23 urte zituela, hamar urtez zapatari jardun ostean, bigarren hezkuntzari ekin zion. Apaiz izatera deliberaturik, 1841eko udan teologia ikasten hasi zen Municheko Unibertsitatean. 1845eko apirilaren 13an apaiztu zen, Koloniako Minoritenkirchen (St. Mariä Empfängnis eliza); bezperan, aita hila zitzaion[2].

1845 eta 1849 bitartean, Elberfelden (gaur egun Wuppertalen barnean) egon zen apaiz. Langileen lan baldintza deitoragarriak hobetu nahian, Gragor Breuerrek sortutako Gesellenverein edo Langileen Elkarteko presidente bilakatu zen 1847an. 1849an, Koloniako katedraleko bikario izendatu zuten. Handik aurrera, Gesellenverein gehiago sortzen aritu zen buru-belarri; 1865rako 400 talde baino gehiago ziren, Europan eta Amerikan[1]. 1862an, Minoritenkirchengo erretore izendatu zuten. 1865ean hil zen, birikako minbiziak jota. Minoritenkirchenen ehortzi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Blessed Adolph Kolping, franciscanmedia.org
  2. About the Founder, kolping.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolph Kolping Aldatu lotura Wikidatan