Aintzira arrosa
Aintzira arrosa arrosa edo gorri koloreko ura duen aintzira da. Ur gaziko aintzira izan ohi da, gazitasun horretan bizi daitezkeen algak eta bateriak dituena. Hauek karotenoideak ekoizten dituzte eta kolore arrosa edo gorria ematen diote urari.
Aintzira arrosa gehienetan kolorea aldatu egiten da urte sasoiaren arabera. Sasoi euritsuan kolore arrosa galdu egiten da, sasoi lehorrean aldiz gazitasuna handitu egiten da eta ondorioz kolore arrosa itzultzen da.
Kolorearen jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Algak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Existitzen den alga halofiloena (gazitasunarekiko tolerantea) Dunaliella salina da, %35 NaCl duen uretan ere bizi daiteke[1] (itsasoko urak %3 du[2]). Alga zelulabakar honek gazitasun handiko uretan eta eguzkiztapen eta tenperatura altuak daudenean β-karotenoa (gorria) pilatzen du argiaren intentsitatetik klorofila berdea babesteko, hura inguratuz[1].
Bakterioak eta arkeoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste zenbait kasutan bakterioak eta arkeoak dira β-karotenoa haien zelula mintzetan pilatzen dutenak[3]. Esate baterako Salinibacter ruber bakterioa[4] eta Halobacterium salinarum arkeoa[5].
Krustazeoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artemia salina krustazeoak gazitasun handiko aintziratan bizi dira eta alga halofiloetaz elikatzen dira, tartean baita Dunaliella salina algaz ere. Honek kolore arrosa ematen die. Krustazeo hauek asko ugaltzen direnean aintzirek kolore arrosa hartzen dute[6].
Aipatzekoa da flamenkoa Artemia-taz elikatzen dela eta horren ondorioz lumak gorritu egiten zaizkio[7].
Aintzira arrosa ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Afrikan:
- Amerikan:
- Asian:
- Aralsor ( Kazakhstan)
- Burlinskoie ( Errusia)
- Maharloo ( Iran)
- Europan:
- Ozeanian:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Oren, Aharon. (2005-07-04). «A hundred years of Dunaliella research: 1905–2005» Saline Systems 1 (1): 2. doi: . ISSN 1746-1448. PMID 16176593. PMC PMC1224875. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ «Why is the ocean salty? | U.S. Geological Survey» www.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Ingelesez) McFadden, Christopher. (2018-07-24). «Lake Hillier: Australia's Pink Lake and the Story Behind It» interestingengineering.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Ingelesez) https://www.abc.net.au/news/anna-salleh/6762802. (2022-01-04). «'It's like a pink milkshake': There's something in the water that gives these lakes a rosy hue» ABC News (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Ingelesez) keykey. (2018-07-08). «Westgate Park’s Pink Lake» ToMelbourne.com.au (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Ingelesez) Insider, Business. (2016-08-27). «This Siberian lake has just turned bright pink a couple of months early» TheJournal.ie (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ibiza, Cristina Amanda Tur |. (2015-10-16). «El pigmento rosa de los flamencos» Diario de Ibiza (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).