Aisha Abdelrahman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aisha Abdelrahman
Aisha-Abdel-Rahman.JPG
Bizitza
Jaiotza Damietta1913ko azaroaren 18a
Herrialdea  Egipto
Heriotza Kairo1998ko abenduaren 1a (85 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Heziketa Kairoko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Lanbidea
Lanbidea idazlea
Enplegatzailea(k) Ain Shams University

Aisha Abdelrahman, izengoitiz Bint al-Shati, (Dumyat, Egipto, 1913ko azaroaren 18a - Kairo, Egipto, 1998ko abenduaren 1a) arabiera idazlea eta literatura irakaslea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dumyateko Erlijio Institutuko irakaslea zuen aita eta ama berriz analfabetoa zen, baina hari esker sartu zuten Aisha eskolan, eta aitaren iritziaren kontra bazen ere, Mansura hirira bidali zuten ikasketak sakontzera. Ondoren, Kairoko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1939. urtean lortu zuen arabierako graduazioa, eta master-titulua eskuratu zuen 1941ean. Hurrengo urtean Egiptoko Hezkuntza ministerioan sartu zen, baina 1950. urtean doktoregoa eskuratu ondoren arabiar literaturako irakasle gisa hasi zen lanean Ain Shans Unibertsitateko Emakumezkoen Unibertsitate Eskolan.

Irakaslea ez ezik, idazlea ere bazen, ordea. Antzinateko emakume musulmanen biografiak idatzi zituen, adibidez Mahoma profetaren amaren, alargunen eta alaben biografiak, baina ospe handiagoa eman zioten literatura-kritikako lanek, besteak beste Egiptoko landa (1936), Nekazarien arazoa (1938), Arabiar emakume olerkari garaikideak (1963).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]