Aitne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aitne
Aurkikuntza
Aurkitzailea Scott S. Sheppard
Data 2001
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite Jupiter
Eszentrikotasuna 0,393
Orbita-periodoa 679.641 egun
Inklinazioa

166º Jupiterren

ekuatorearekiko)
Ezaugarri fisikoak
Albedoa 0.04

Aitne (Άιτνη, grezieraz) edo Jupiter XXXI Jupiterren satelite atzerakoi eta irregular bat da. Scott S. Sheppardek zuzenduriko Hawaiko unibertsitateko talde batek aurkitu zuen 2001ean. Aurkitu zenean S/2001 J 11 behin-behineko izendapena jaso zuen.

Aitnek 3km inguruko diametroa du eta bataz bestean, 22,285 milioi kilometrora orbitatzen du Jupiter. 679.641 egun behar ditu bira oso bat emateko planetari, 166 º-ko makurdurarekin, 0,393ko eszentrikotasunarekin eta norabide atzerakoi batekin mugitzen da.

2002an jarri zitzaion gaur egun duen izena. Aitne Etna mendiko jainkosa da greziar mitologian, Zeusekin batera izen zituen semeak Palikoak izan ziren, idazle zein gaia menderatzen duten batzuek ordea, Thaliarekin edo Hephaistosekin eduki zituela esaten dute.

Karme taldeko kidea da, talde honetako sateliteek Jupiterretik 23 eta 24 milioi kilometro artean orbitatzen dute, 165° inguruko makurdura dute eta irregularrak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]