Edukira joan

Aitor Ruiz de Egino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Ruiz de Egino

Bizitza
JaiotzaHernani1971ko martxoaren 7a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

Aitor Ruiz de Egino (Hernani, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 7a) artista hernaniarra da. Bere lanean eskulturak eta pinturak nabarmentzen dira batik bat, baina garaikurrak eta zinema, museo nahiz etxebizitzetarako diseinuak eta eraikuntza-lanak ere egiten ditu. 3D inprimatzaileekin ere hainbat artelan dauzka eginak.

Enpresa-munduan ibili ostean, 36 urterekin lana utzi eta hasi zen arteaz bizitzen. Material ugarirekin lan egiten du (aluminioa, papera, zeramika, egurra, brontzea, altzairu herdoilgaitza, porexpana...), baina aluminioa da bere materialik kutunena.

  • Betitxu eta Bi aulki Hernaniko Ave Maria eta Atarrabiyo parketan jartzeko eskulturak (2017).
  • Handia filmerako porexpaneko harri megalitikoen diseinua, eraikuntza eta muntaia (2017).
  • Kristalezko haitzuloaren (Grutas de Cristal) erreplikaren diseinua, eraikuntza eta muntaia (2016, Molinos, Teruel).
  • Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren 100. urteurrena ospatzeko eskultura (2015).
  • Zeramikazko Bidasoa portzelanen diseinua.

Bakarkako hainbat erakusketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketa kolektibo batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • webgunea [1]
  • Hernaniko Kronikak egindako elkarrizketa [2]
  • GARA [3]
  • (Gaztelaniaz) DV [4]