Buruntzaldea
Buruntzaldea Donostialdeko udalerri batzuek osaturiko elkartea da, euskararen normalizazioaren arloan lankidetzan aritzeko 2006 urtean sortua. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek osatzen dute. Hedaduraz, Donostialdeko udalerri hauek osatzen duten azpieskualdea izendatzeko ere erabili izan da.
Izenak udalerri hauen erdigunean dagoen Buruntza mendiari (441 m) egiten dio erreferentzia.
Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hernani: 19.260 biztanle 2011an.
- Lasarte-Oria: 17.830 biz.
- Andoain: 14.633 biz.
- Astigarraga: 4.900 biz.
- Urnieta: 6.191 biz.
- Usurbil: 6.070 biz.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beterriko gipuzkera da eskualdeko azpieuskalkia, bertako hizkerak batzen dituena. Bestela, "Aiurri" aldizkaria Buruntzaldean eta Tolosaldeko inguruko udalerrietan banatzen dute.
Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Igeriketa talde bat dago[1] Buruntzaldea IKT deiturikoa, Lasarte-Oriako "Maialen Chourraut" Udal Kiroldegian eta Andoaingo "Allurralde" Udal Kiroldegian entrenamenduak burutzen dituena.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ IKT, Buruntzaldea. «Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea» www.buruntzaldeaikt.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).