Albaniera
Albaniera | |
---|---|
Gjuha shqipe | |
Albanieraren aldaerak. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Albania, Kosovo, Mazedonia, Montenegro, Serbia, Italia eta Grezia |
Hiztunak | 6 milioi |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Albania eta Kosovo |
Eskualdea | Europako hego-ekialdea |
Araugilea | Arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
Indoeuroparra, Satem | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, noun-adjective (en) , Estresa, hizkuntza sintetikoa, hizkuntza fusionatzailea eta nominatibo-akusatibo hizkuntza |
Denbora gramatikalak | orainaldia, geroaldia eta lehenaldia |
Modu gramatikalak | admirative (en) |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa, ablatiboa eta bokatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Albanian alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sq |
ISO 639-2 | alb sqi |
ISO 639-3 | sqi |
Ethnologue | sqi |
Glottolog | alba1267 |
Wikipedia | sq |
Linguasphere | 55-AAA-a |
ASCL | 3901 |
IETF | sq |
Albaniera[1] (gjuha shqipe, ˈɟuha ˈʃcipɛ ahoskatua, edo shqip, ʃcip ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, Europako hego-ekialdean ia 6 milioi pertsonak hitz egiten dutena.
Historia
Lehenengo idazkiak erlijio arlokoak dira, Formula e pagëzimit izenekoak: 1462an idatzitako bataio agiri modukoak dira, baina badago testu zaharragorik, eztabaidan egon arren. Lehen liburu ezaguna mezatako Meshari izenburukoa da, 1555ekoa.
XVII. mendekoa da, bestela, lehendabiziko hiztegia (latina-albaniera) eta mende horretakoak dira Frang Bardhi, Andrea Bogdani eta Nilo Katalanos egileak ere.
1887ko martxoaren 7an, albanierazko lehen eskola zabaldu zuten Korca hirian eta 1908an, Manastirren (Mazedonia). Hizkuntzan adituek batzartu eta gaur egungo alfabetoa finkatu zuten.
Azkenik, 1970eko hamarkadan argitaratu zituzten Tiranan eta Pristinan Drejtëshkrimi i gjuhës shqipe eta Fjalori drejtshkrimor i gjuhës shqipe, besteak beste, eredu estandarra finkatzeko liburuak.
Ofizialtasuna
Albania eta Kosovon hizkuntza osoki ofiziala da; aldiz, Mazedonia eta Montenegron, partzialki ofiziala, udalerrien arabera.
Alfabetoa
Hizkia: | A | B | C | Ç | D | Dh | E | Ë | F | G | Gj | H | I | J | K | L | Ll | M | N | Nj | O | P | Q | R | Rr | S | Sh | T | Th | U | V | X | Xh | Y | Z | Zh |
Soinua: | a | b | ts | tʃ | d | ð | ɛ | ə | f | g | ɟ | h | i | j | k | l | ɫ | m | n | ɲ | o | p | c | ɾ | r | s | ʃ | t | θ | u | v | d͡z | d͡ʒ | y | z | ʒ |
Dialektoak
Albaniako bi dialekto nagusiak gheg (Shkumbin ibaiaren iparraldean egindakoa) eta tosk (ibaiaren hegoaldean) dira. Horrez gain, Albaniatik at mintzatzen diren eta berezko izaera hartu duten albanieraren aldaerak ondoko hauek dira:
- arbëreshera, Italiako hegoaldean, eta
- arvanitika, Grezian.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albaniera |
- (Ingelesez) Albanierazko hainbat hiztegi