Nikolai Nekrasov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikolai Nekrasov
Николай Некрасов.jpg
Bizitza
Jaiotza Nemyriv1821eko azaroaren 28a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza San Petersburgo1877ko abenduaren 27a (56 urte)
Hobiratze lekua Novodevichy Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (ondesteko minbizia)
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea, autobiografialaria, literatura kritikaria eta kazetaria
Nikolay Nekrasov Signature.svg
Nikolai Alexeievitx Nekrasov.

Nikolai Alexeievitx Nekrasov (Nemirov, Ukraina, 1821eko abenduaren 10agreg./azaroaren 28ajul. - San Petersburgo, 1878ko urtarrilaren 8agreg./1877ko abenduaren 28ajul.) errusiar olerkaria eta kazetaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petersburgoko Unibertsitatean ikasi zuen (1839-1841), aitak, armadako ofiziala izanik, militar-ikasketak egin zitzan nahi bazuen ere. Laguntza ekonomikorik gabe, estutasun handiz bizi izan zen. Hala ere, gazte-gaztetatik hasi zen idazten: poesia, kritika, narrazioak eta vaudeville frantsesen moldapenak.

1846tik aurrera zenbait agerkari arrakastatsuren argitaratzaile eta zuzendari izan zen: Petersburgoko antologia (1846) eta Apirilaren lehena (1846) almanakak; Garaikidea (1847-1866) eta Aberriaren kronikak (1868-1878) aldizkariak. Belinski, Herzen, Turgeniev eta Dostoievskiren mailako idazleekin batera, berak ere esku hartu ohi zuen agerkari haietan.

Poesia-liburuak ondu zituen; ezagunenak herri-kanten estiloan egin zituen. Nekrasov nekazari-herriaren kantaria izan zen: jopuen askatasuna eta justizia soziala izan zen bere obraren ardatza eta ideia nagusia. Bizi zelarik oso ezaguna izan zen; haren hiletetan Dostoievski eta Plekhanov mintzatu ziren, eta Errusiako herriak egundaino idazle bati egindako omenaldirik handiena eskaini zion.

Hona Nekrasoven poema ezagunenetariko batzuk: Satxa (1855), Sudur gorriko izotza (1863), Errusiako emakumeak (1873), Errusian nor bizi da zoriontsu? (1865-1876). Sinbolistek Nekrasoven hizkuntzaren aberastasuna, irudiak eta estiloa izan zituzten oinarri.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Nekrasov Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]