Alejandro Agustín Lanusse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alejandro Agustín Lanusse
Alejandro Agustín Lanusse

Coat of arms of Argentina.svg
Argentinako presidentea

de facto

1971ko martxoak 26 – 1973ko maiatzak 25
Aurrekoa Roberto M. Levingston
(de facto)
Ondorengoa Héctor José Cámpora

Jaiotza 1918ko abuztuaren 28a
Buenos Aires, Argentina
Heriotza 1996ko abuztuaren 26a
Buenos Aires, Argentina
Ezkontidea Ileana Bell Bidart
Lanbidea Militarra
Sinadura Alejandro Agustín Lanusse-ren sinadura


Alejandro Agustín Lanusse (Buenos Aires, 1918ko abuztuaren 28a - Buenos Aires, 1996ko abuztuaren 26a) argentinar militar eta politikaria izan zen. 1971 eta 1973 artean Argentinako de facto-ko presidentea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalditeriako ofiziala zen. 1951n Juan Perón aurkako matxinada batean parte hartzeagatik atxilo hartu zuten, eta lau urtez egon zen espetxean. 1962 eta 1966an Arturo Frondizi eta Arturo Umberto Illia presidenteen aurkako estatu-kolpeetan parte hartu zuen, eta 1968an armadako komandante-buru izendatu zuten.

Erregimen konstituzionalera itzultzearen aldeko baitzen, 1970ean Juan Carlos Onganía presidente-kargutik kentzea bultzatu eta 1971n, Estatu Nagusiko buru zela, Roberto M. Levinsgton ere kargutik kentzea agindu zuen. Urte berean Errepublikako Presidente izendatu zuten, eta Argentinako politika normalizatu ondoren, 1973an hauteskundeak deitu eta Héctor José Cámpora hautagai peronistari itzuli zion boterea.

Isabel Perónen gobernua kargutik eraitsi zuen estatu kolpearen ondoren, administrazio-irregulartasunak leporatu eta bi aldiz atxilotu zuten. 1983an Raúl Alfonsínen gobernuaren alde azaldu bazen ere, urte batzuk geroago Carlos Menemen aurka aritu eta 15 egunez atxiloturik egon zen 1993an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro Agustín Lanusse Aldatu lotura Wikidatan