Carlos Menem

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Saúl Menemen erretratua.

Carlos Saúl Menem (Anillaco, La Rioja, Argentina, 1930 -) argentinar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak siriarrak ditu, musulman sunniak. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Kordobako Unibertsitatean, Argentinan. 1955ean La Riojako Juventud Peronista alderdia sortu zuen. 1973an La Riojako gobernadore hautatu zuten, eta kargua berretsi zuen 1983an eta 1987an.

1976an, María Estela Martínez de Perón lehendakaria kargutik kendu zuen kolpe militarraren kariaz, atxilo hartu zuten. 1978an irten zen kartzelatik, eta Paraguaira erbesteratu zen. 1983an La Riojako Partido Justicialistako presidente izendatu zuten, eta 1989ko maiatzean Argentinako lehendakari hautatu zuten, hauteskundeak aise irabazita.

Lehendakaritza hartu zuenean herrialdearen egoera ekonomikoa larria zen, eta azkeneko hamarraldietako plangintza ekonomiko gogorrenari ekin zion: besteak beste, prezioen merkatuaren liberalizazioa onartu zuen, eta sektore publikoko enpresak pribatizatu zituen ostera, estatuaren defizita geldiarazteko. Malvinetako gerraz geroztik harremanik gabe egon ondoren, 1990ean Britainia Handiarekin harremanetan hasi zen berriro. Bestalde, Hego Amerikarentzat merkatu batua sortzeko proiektuaren alde lan egin zuen. 1993an hitzarmena egin zuen Raúl Alfonsínekin 1853ko konstituzioa berritzeko.

1995eko maiatzean berriro hautatu zuten lehendakari, inflazioari aurreko egiteko zeraman kontrol gogorrak klase behartsuenen babesa ekarri ziolako nonbait. 1999. urtera arte izan zen Argentinako lehendakaria. 2005. urtea geroztik, La Riojako senatari nazionala da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Menem Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]