Roberto Eduardo Viola
| Roberto Eduardo Viola | |||||
|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1981eko martxoaren 29a - 1981eko abenduaren 11 ← Jorge Rafael Videla - Carlos Lacoste (en)
1978ko uztailaren 31 - 1979ko abenduaren 29a | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Buenos Aires, 1924ko urriaren 13a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Buenos Aires, 1994ko irailaren 30a (69 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Western Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Nation Military College (en) | ||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | ofizierra eta politikaria | ||||
| Lantokia(k) | Buenos Aires | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Zerbitzu militarra | |||||
| Adar militarra | Argentine Army (en) | ||||
| Gradua | teniente jeneral | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||
Roberto Eduardo Viola' (Buenos Aires, 1924ko urriaren 13a – Buenos Aires, 1994ko irailaren 30a) argentinar militar eta politikaria izan zen. Diktadura garaiko aldi labur batean, 1981eko martxotik abendura, Argentinako de facto-ko presidentea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Militar-ikasketak egin zituen, eta garrantzi handiko postuak izan zituen, Estatu Nagusiko buru eta armadako buruzagi nagusi, besteak beste. 1976an, María Estela Martínez de Perón lehendakaria (1974-1976) kargutik kenarazi zuen estatu-kolpean parte hartu zuen, eta 1978tik aurrera herrialdean diktadura gogorra ezarri zuen Batzorde Militarreko kide izan zen. Bi urte geroago, Errepublikako lehendakari izendatu zuten 1981-1984 urte-bitarterako. Ezin izan zuen agintaldia amaitu, kargutik kendu baitzuten, 1981eko abenduan.
Erregimen militarra bukatu zenean, eta ostera demokrazia ezarri zenean, 17 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, diktadurako urteetan giza eskubideak urratzeagatik. 1990ean, Carlos Menem lehendakariaren gobernuak zigorra barkatu zion, eta askatasunean bizi izan zituen bere bizitzako azkeneko lau urteak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

