Alessandra Mussolini
Alessandra Mussolini (Erroma, 1962ko abenduaren 30a) italiar politikaria da, Benito Mussolini diktadore faxistaren biloba. Politikan aritu aurretik, aktorea eta modeloa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroman jaio zen. Aita Romano Mussolini zuen, Benito Mussolini diktadorearen laugarren semea; ama, berriz, Maria Scicolone, Sophia Lorenen ahizpa.
Erromako American Overseas School of Rome estatubatuar ikastetxean ikasi zuen 1976tik 1980ra. 1984an Medikuntzan eta Kirurgian graduatu zen La Sapienza Erromako Unibertsitatean.
Mauro Floriano aduanazainarekin ezkondu zen 1989ko urriaren 28an. Elkarrekin hiru seme-alaba izan dituzte: Caterina, Clarissa eta Romano. Geroago, haurrek amaren abizena hartu zuten, Alessandra Italiako legea aldatzeko legea auzitan ibili ondoren. Alessandra kanpaina bat abiatu zuen haurrek amaren abizena hartzeko aukera izateko, nahi izanez gero.
1992an Italiako Mugimendu Soziala alderdi neofaxistaren zerrendetan aurkeztu zen Napolitik Italiako Diputatu Ganberako parlamentari hautatu zuten. Alderdia desagertu ondoren, Aliantza Nazionala alderdian sartu zen. Napoliko alkategai aurkeztu zen, baina ez zuen lortu Antonio Bassolinori gailentzea. Gianfranco Fini Aliantza Nazionaleko buruzagiarekin tirabiral izan zituen, batez ere Finik Benito Mussolini babestearin utzi zionean.
2003ko azaroaren 28an Aliantza Nazionala alderdia utzo zuen. Handik gutxira, Ekintza Soziala alderdi politikoa sortu zuen.
2004ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, bere hautes-zerrendak, Alternatiba Sozialak, botoen % 1,2a lortu zuen. Mussolini berak 133.000 boz eskuratu zituen.
2008ko Italiako hauteskunde orokorrak eta gero, Alessandra legebiltzarkide hautatu zuten Silvio Berlusconiren zentro-eskuineko koalizotik aurkeztuta.
2013ko Italiako hauteskunde orokorretan senatari hautatu zuten Askatasunaren Herria alderdiaren zerrendetan aurkeztuta.
2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Forza Italiaren zerrendetan aurkeztu zen eta eurodiputatu hautatu zuten. 2018an Forza Italia alderdia utzi zuen.
2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina eserlekua galdu zuen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
1972 | Bianco, rosso e... | Ahizpa Germana txikitan | |
1977 | A Special Day | Maria Luisa Taberi | |
1982 | Il Caso Pupetta Maresca | Pupetta Maresca | Telebistako filma |
1983 | Il Tassinaro | Donatella | |
1984 | Qualcosa di biondo | Emaztegaia | Telebistako filma |
1985 | The Assisi Underground | Ahizpa Beata | |
1986 | Ferragosto O.K. | Argazki modeloa | Telebistako filma |
1987 | Noi uomini duri | Ada | |
1988 | Vincere per vincere | Fiamma | Telebistako filma |
1990 | Sabato, domenica e lunedì | Giulianella | Telebistako filma |
1990 | Ha-Derech L'Ein Harod | Liora |