Alexandra Danimarkakoa
Itxura
Alexandra Danimarkakoa (Alexandra Caroline Marie Charlotte Louise Julia; Kopenhage, 1844ko abenduaren 1a - Sandringham, Norfolk, 1925eko azaroaren 20a) Erresuma Batuko erregina ezkontidea izan zen 1901etik 1910era.
Kristian IX.a Danimarkakoa eta Luisa Hesse-Kasselgoaren alaba izan zen. Bere anaia Jurgi Greziako erregea izan zen.
1863an Galesko Printzearekin ezkondu zen, 1901ean Eduardo VII.a Erresuma Batukoa erregea izango zena, eta sei seme-alaba izan zituzten.
- Alberto Viktor, Clarence eta Avondaleko dukea
- Jurgi V.a Erresuma Batukoa
- Luisa, Errege Printzesa
- Viktoria Galeskoa
- Maud Galeskoa, Norvegiako erregina ezkontidea.
- Alejandro Joan Galeskoa.
Bere estiloak eragina izan zuen emakume britainiarren modan. Arrakastarik gabe saiatu zen greziarren eta danimarkarren interesen alde eragiten eta karitatezko lanetan aritu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- 1844ko jaiotzak
- 1925eko heriotzak
- Kopenhagetarrak
- Erresuma Batuko errege-erregina ezkontideak
- Erregeen alabak
- Maria Luisa Erreginaren Dama Nobleen Ordenako damak
- San Karlosen Ordena Inperialeko gurutze handiko damak
- Indiako Koroaren Ordenako damak
- Urrezko Lehoiaren Ordenako damak
- Bihotz-gutxiegitasunaren ondorioz hildakoak
- Galtzariaren damak