Alois Alzheimer
Alois Alzheimer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marktbreit, 1864ko ekainaren 14a |
Herrialdea | Bavariako Erresuma |
Heriotza | Wrocław, 1915eko abenduaren 19a (51 urte) |
Hobiratze lekua | Old Jewish Cemetery (en) |
Heriotza modua | : Sukar erreumatikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Würzburgeko Unibertsitatea Tübingengo Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikiatra, neuropathologist (en) , neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea, neurologoa eta medikua |
Enplegatzailea(k) | Wrocławeko Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea |
Kidetza | Kultura patriotikorako silesiar elkartea Corps Franconia Würzburg (en) |
Aloysius "Alois" Alzheimer (Marktbreit, Bavaria, Alemania, 1864ko ekainaren 14a - Breslavia, Alemania -gaur egungo Wrocław, Polonia-, 1915eko abenduaren 19a) Alzheimerren gaixotasunaren sintomak lehenengoz identifikatu zituen psikiatra eta neurologo alemaniarra. 1901ean izan zuen paziente batengan erreparatu zituen, eta 1906an, pazientea hil ondoren, bere burmuinean egindako aurkikuntzak argitaratu zituen.
Alzheimer Tübingen, Berlin eta Würzburgeko unibertsitateetan ikasi zuen, eta Medikuntzan lizentziatu zen 1887an. Hurrengo urtean, Frankfurteko erietxe batean lanean aritu zen, eta bertan ezagutu zuen Franz Nissl (1860-1919). Alzheimerren lan ugari Nisslen metodologian oinarritzen dira.
Zeitschrift für die gesamte Neurologie und Psychiatrie aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen.
1915eko abenduan, Alzheimer gaixotu zen Vratislaviara bidaiatzen. 51 urte zituela hil zen.
Argitalpen batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alzheimer, Alois. "Über eine eigenartige Erkrankung der Hirnrinde" Allg. Zschr. Psychiat. 64. (146-148), Georg Reimer, Berlin 1907
- Alzheimer, Alois. "Der Krieg und die Nerven". Preuß & Jünger, Breslau 1915
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alois Alzheimer |
- (Ingelesez) Who Named It? - Alois Alzheimer
- (Gaztelaniaz) Espainiako Alzheimer Fundazioa
- (Ingelesez) Alzheimer´s Disease Internacional