UPV/EHUko Zoologia eta Animalien Zelulen Biologia Sailean doktoretza tesia egiten hasi zen 2016ko urtarrilean, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi eta Jorge Gonzalezen gidaritzapean. Pirinioetakomuturluzearen edo ur-satorraren (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoaren azterketan datza bere doktoretza tesiak: habitaten erabileraren eta dieta hautespenaren azterketan. Ur-satorraren kontserbaziorako funtsezko gakoak identifikatzea da bere ikerketaren helburu nagusia.[6][7]
Ikerketak Leitzaran ibaian (Oria ibaiaren arroa, Gipuzkoa) eta Elama ibaian (Urumea ibaiaren arroa, Nafarroa) egin ditu. Gipuzkoa eta Nafarroaren artean dagoen Artikutza inguru naturalean ere bai. Artikutzako urtegia ibaien errestaurazioko aplikazio praktiko bat da, 2017an hasi ziren urez husten, segurtasun arazoak zituelako eta ez zelako erabiltzen, eta 70 urte lehenagoko egoerara itzuli nahi dute ingurua. Bertatik pasatzen zen Ekonobieta erreka birsortzeko prozesua aukera paregabe bat da tamaina horretako lan batek biodibertsitatean duen eragina aztertzeko. Mundu osoan zaharkituta edota erabilerarik kanpo geratu diren urtegien kopurua handitzen ari denean, ez dago informazio nahikoa gisa honetako aktibitate batek ingurumenean izan ditzakeen efektuei buruz. Prozesu hori aztertzeko bidean muturluzearen presentzia nola aldatzen ari den aztertzea oso lagungarria da.[5]
EuskalNatura elkarteko kidea eta NZ2Topa! Naturaz eta euskaraz, elkarrekin Topa! jardunaldien antolatzaileetako bat da. Naturazaleak, irakasleak, ikasleak eta ikertzaileak elkartzeko antolatzeko antolatu dituzte jardunaldiak.[9]
2017: Ikergazte saria Zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.
2019: Ikergazte saria Zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.
2019: UEUn ikasturteko sarrera-hitzaldia: "Piriniotako muturluzea: ikusgaitz izan arren ikusgai IkerGazten".[10][11]
CAF-Elhuyar sarietako saridunak 2022an. Amaiur eskuinaldean.2022: CAF-Elhuyar sarietan doktore tesian oinarritutako dibulgazio artikuluaren kategoriako irabazlea. Gaueko bake frenetikoan dantzan segi dezan lana saritu zuten epaimahaikideek, «artikuluak ondo biltzen dituelako ikerketa eta ondorioak». Epaimahaiak nabarmendu zuen «modu atsegin eta erakargarrian» idatzita zegoela, «idazketa egokiarekin» eta argazkiek «balio erantsia» ematen ziotela.[12][4]