Angel Martínez Baigorri
Angel Martínez Baigorri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lodosa, 1899ko urriaren 2a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Managua, 1971ko abuztuaren 5a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Angel Martínez Baigorri (Lodosa, 1899ko urriaren 2a - Managua, Nikaragua, 1971ko abuztuaren 5a), apaiza nafarra, idazlea eta poeta ezaguna izan zen. Nikaraguako abangoardismoaren bultzatzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lodosan eta Tuteran Merkataritza ikasi zuen. 1917an, 18 urte zituelarik, jesuita ordenatu zen. 1922 arte Loiola egon zen. 1925tik Burgosko Oñan Filosofia ikasi zuen. Handik, Burgos, Las Palmas eta Urduñao ikastetxetan aritu zen. 1930ean, Teologia ikasteko Oñara itzuli zen. 1932an, Jesuiten Lagundiaren supresioarekin Espainian, Belgikako Marneffera joatera behartua izan zen; 1933an apaiza ordenatu zen. Urte berean, abenduan, gaixorik, Espainiara itzuli zen. 1935 eta 1936an Bragan (Portugal) bizi zen. 1936an Nikaraguara joan zen, Granadako Zentroamerika ikastetxera irakasle bezala, 1947. urte arte. Han José Coronel Urtecho, Pablo Antonio Cuadra, Ernesto Cardenal, Luis Alberto Cabrales, Joaquín Pasos, Carlos Martínez Rivas, Fernando Silva eta beste poeta nikaraguarrak ezagutu zituen. 1948tik San Salvadorren bizi izan zen. 1950an Espainiara eta Europara itzuli zen. 1953an Mexiko Hirira joan zen eta hango Universidad Iberoamericanan Literatura irakatsi zuen, 1961 arte. Bere osasuna ez zen ona (beste araozen artean, urdailan 17 ebakuntza egin zioten) eta, ondorioz, bidaia asko egin behar izan zuen. 1961an Managuako Universidad Centroamericana sortu zuten eta hara itzuli zen. Hiri horretan hil zen, 1971ean.[1]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita hamar liburu baino gehiago idatzi zuen, gehienak erlijio gaiekin lotuta. Idazlearen lan asko oraindik argitaratu gabe daude, bestetik. Gurean egin diren beren poesiaren bildumeei esker ezagutu zaio batez ere. Azken urtetan bere lan guztiak bildu dira.[2]
- Ángel en el país del águila. Madril: Ediciones Cultura Hispánica, 1954.
- Sonetos irreparables. Mexiko Hiria: Alejandro Finisterre argitaratzailea, 1964.
- Ángel poseido. Obra poética. Juan Bautista Bertránek prestatutako bilduma. Bartzelona: Río Nuevo-Ediciones 29 argitaletxea, 1978.
- Poesías completas (1917-1971). Emilio del Ríoren edizioa. Hiru liburuki. Valladolid: DIFER, 1981.
- Poesías completas. Ángel Raimundo Fernández eta Pilar Aizpún-en sarrerekin. Bi liburuki. Iruñea: Nafarroako Gobernua, 1999 eta 2000. urtekoak hurrenez-hurren. Hauek dira jasotako izenburuak: Lhenenego liburukia: Nicaragua canta en mí, Clara y fiel luz, Defensa de la Rosa, Río hasta el Fin, Cumbre de la Memoria eta Ángel en el País del Águila. Bigarren liburukia: Todo a vista de Virgen, Desde el tiempo del hombre. Nueva presencia. Dios en Blancura, Con el Hijo del Hombre, Descubre tu presencia eta En una sola llama.
Martínez Baigorri saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lodosako Kulturetxeak 1984tik urtero idazlearen izena daraman poesia-leihaketa antolatzen da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Gran Enciclopedia Navarra.
- (Gaztelaniaz):Angel Martínez Baigorri Ernesto Cardenalen oroimenean.