Annette Kellermann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annette Kellermann

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnnette Marie Sarah Kellerman
JaiotzaSydney1886ko uztailaren 6a
Herrialdea Australia
HeriotzaSouthport (en) Itzuli1975eko azaroaren 6a (89 urte)
Hobiratze lekuaKoral Hesi Handia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMentone Girls' Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua, zinema aktorea eta idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Annette Kellerman
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0445807 Allmovie: p37441 IBDB: 47703
Find a Grave: 11568031 Edit the value on Wikidata

Annette Marie Sarah Kellermann (Sydney, 1886ko uztailaren 6a - Southport, Queensland, 1975eko azaroaren 6a) australiar igerilari profesionala, vaudeville artista, zinema aktorea eta idazlea izan zen. Hari esker, igeriketa sinkronizatua mundu osora zabaldu zen.[1]

1952an, Mervyn LeRoy estatubatuar zinemagileak haren bizitzan oinarritutako Million Dollar Mermaid filma zuzendu zuen; Esther Williamsek jokatu zuen Kellermannen rola.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annette Kellermann Marrickvillen jaio zen, Sydneyko auzo pobre batean, 1886ko uztailaren 6an. Alice Charbonnet frantziar pianistaren eta Frederick Kellermann australiar biolin-jotzailearen alaba zen. Oso hanka ahulak zituen, eta 6 edo 7 urte arte gailu ortopedikoak erabili behar izan zituen. Muskuluak garatzen laguntzeko, gurasoak igerilekura eramaten hasi ziren. "Elbarri batek bakarrik uler dezake bizi izan nuen poza", esan zuen zenbait urte geroago.[3] 13 urterekin, hanka normalak zituen, eta 15ekin irabazi zuen lehenbiziko igeriketa-proba.[4]

1902an, familia Melbourne aldatu zen. Laster erakutsi zuen Annettek, igerilari bikaina ez ezik, berezko artista ere zela. Artean bigarren hezkuntzako ikaslea zela, igeriketa- eta urpekaritza-erakusketak egin zituen hiriko zenbait igerilekutan, eta sirena-antzezpenak beirazko ur-tanke batean, arrainekin igeri. 1903an,The Breaking of the Drought ikuskizunean aritu zen, Melbourneko Theatre Royalen.[4]

1905-1906an, distanzia luzeko igerialdiak egin zituen Europan. Tamesisen, 3 ordu eta 54 minutu behar izan zituen Putneyko zubitik Blackwalleko kairaino iristeko (13 milia). Parisen, emakume parte hartzaile bakarra izan zen Senako igeriketa zeharkaldian (7 milia), eta hirugarren postua erdietsi zuen. Hiru aldiz saiatu zen Mantxako kanala gurutzatzen, eta hirugarren ahaleginean distantziaren hiru laurden egitea lortu zuen, hamar ordu eta erdiz.[4]

Iraupen luzeko igeri proba horiek ospe handia eman zioten Estatu Batuetan, eta bertara joan zen 1906an. Uretako vaudeville ikuskizunak eskaini zituen Chicagon, Bostonen eta New Yorken. 1907an, Bostongo hondartza batean atxilotu zuten, lizunkeria egotzirik, pieza bakarreko bainujantzi estua eramateagatik; atxiloketaren publizitateak lagundu zuen emakumezkoen bainujantziei buruzko legeak laxatzen.[4] Annettek berak emakumeentzako bainujantzi linea bat merkaturatu zuen.[5]

Kellermann biluzik A Daughter of the Gods filmeko eszena batean.

Estatu Batuetako, Europako eta Australiako antzoki nagusietan eman zituen uretako ballet ikuskizunak, egungo igeriketa sinkronizatuaren aitzindaria. 1912ko maiatzean, "Undina" aurkeztu zuen Londresen. Ameriketara itzulirik, filmak egin zituen: Neptune's Daughter (1914), A Daughter of the Gods (1916), The Honor System (1916), Queen of the Sea (1918) eta The Art of Diving (1920).[4] Hollywoodeko film batean biluzik agertu zen lehenbiziko emakume aktorea izan zen, A Daughter of the Gods-en zehazki.[6]

Berak egin zituen film horietako arrisku-eszenak, hala nola, 28 metroko sakoneraino murgiltzera itsasoan, eta 18 metroraino krokodiloz betetako igerileku batean. 1924an, Venus of the South Seas filmatu zuen Zeelanda Berrian. Igeriketaren onuren defendatzaile sutsua, bidaia ugari egin zituen osasunari eta fitnessari buruzko hitzaldiak emateko.[4]

Zenbait urtez, elikagai osasungarrien denda bat eduki zuen Long Beachen (Kalifornia). 1970ean, James Sullivan senarra eta biak Australiara itzuli ziren. 1975eko azaroaren 6an hil zen. Hileta katolikoa egin zitzaion, eta errautsak Koral Hesi Handira bota zituzten.[4][7]

Filmografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venus of the South Seas filmaren afixa.
  • The Bride of Lammermoor: A Tragedy of Bonnie Scotland (1909)
  • Jephtah's Daughter: A Biblical Tragedy (1909)
  • The Gift of Youth (1909)
  • Entombed Alive (1909)
  • Siren of the Sea (1911)
  • The Mermaid (1911)
  • Neptune's Daughter (1914)
  • A Daughter of the Gods (1916)
  • National Red Cross Pageant (1917)
  • Queen of the Sea (1918)
  • What Women Love (1920)
  • Venus of the South Seas (1924)

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miss Kellerman's Diving Feats (1907)
  • Miss Annette Kellerman (1909)
  • The Perfectly Formed Woman (1910)
  • The Universal Boy (1914)
  • The Art of Diving (1920)
  • Annette Kellermann Performing Water Ballet (1925)
  • Annette Kellermann Returns to Australia (1933)
  • Water Ballet: Sydney (1940)
  • Water Ballet (1941)

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • How to Swim
  • Physical Beauty, How to Keep It

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Igeriketa sinkronizatua. Gipuzkoako Igeriketa Federazioa, gif.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-10).
  2. Million Dollar Mermaid. imdb.com (Noiz kontsultatua: 2023-7-14).
  3. Mason, Paul. Heroes of swimming: Annette Kellerman. The Guardian, 2013ko azaroak 8, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-7-10).
  4. a b c d e f g Walsh, G. P.. Kellermann, Annette Marie (1886–1975). Australian Dictionary of Biography, Volume 9 , 1983 , archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-7-10).
  5. Annette Kellerman – the modern swimmer for modern women. australia.gov.au (Noiz kontsultatua: 2023-7-13).
  6. Vagg, Stephen. Good Sports: Australian Athletes Who Act. filmink.com.au (Noiz kontsultatua: 2023-7-13).
  7. Annette Kellerman. es.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2023-7-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]