Antselmo Canterburykoa

Wikipedia(e)tik
Anselmo Canterburykoa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antselmo Canterburykoa
Anselm of Canterbury.jpg
Archbishop of Canterbury


Abade

Bizitza
Jaiotza Aosta1033 edo 1034
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Canterbury1109ko apirilaren 21a
Familia
Ezkontidea(k) ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) Lanfranc
Ikaslea(k) Anselm of Laon
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, teologoa, apaiza, klerikoa eta monjea
Lan nabarmenak Cur Deus homo
Santutegia
Apirilaren 21
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Beneditar

Antselmo Canterburykoa[1] (Aosta, 1033 edo 1034 - Canterbury, 1109ko apirilaren 21a) italiar teologo eta beneditar fraidea izan zen. 1093-1109 Canterburyko artzapezpikua izan zen. Eskolastikaren sortzailetzat jotzen da filosofiaren historian eta ospetsua da Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio ontologikoa asmatzeagatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1078an Normandiako Bec monasterioko abade hautatu zuten eta 1093an Canterburyko artzapezpikua. Gilen Gorriak eta Henrike I.a erregeek erbesteratu zuten apezpiku hautaketan izan zezakeen eraginaren beldurrez.

Garaiko prelatuetan jakintsuenetakoa izaki, bere marka utzi zuen abiatu berria zen eskolastikan. Fedea arrazoiaren argitan ulertzen saiatu zen; hori da Monologium eta Proslogium obren gaia. Espekulazio filosofikoa fedearen azalpen gisa definitu zuen (fides quaerens intellectus) eta harentzat sinetsi beharra zegoen ulertu ahal izateko (credo ut intelligam), baina gero sinetsia ulertzen saiatu beharra zegoela adierazten zuen. Unibertsalen arazoan Platonen aldeko agertu zen, eta errealismo horretatik etorri da bere argudio ontologikoaren balioa. Monologium hark Hirutasunaren dogmaren a priori froga izan nahi bazuen, Cur Deus homo izenburukoaren bidez Gizakundearen dogma modu arrazionalez interpretatzen saiatu zen.

Klemente XI.a aita santuak Elizako doktore izendatu zuen 1720an. Bere omenezko jaia apirilaren 21ean ospatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antselmo Canterburykoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.