Henrike I.a Ingalaterrakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike I.a Ingalaterrakoa
Henrike I.a Ingalaterrakoa

1100eko abuztuak 2 – 1135eko abenduak 1
Aurrekoa Gilen II.a
Ondorengoa Eztebe Ingalaterrakoa

1106 – 1135eko abenduak 1
Aurrekoa Roberto Curthose
Ondorengoa Eztebe Ingalaterrakoa

Jaiotza 1068 aldean
Ziur aski Selby
Yorkshire
Heriotza 1154ko urriaren 25a
Lyons-la-Forêt
Normandia
Ezkontidea Matilde Eskoziakoa
Adeliza Lovainakoa
Senideak Gilen I.a Konkistatzailea (aita)
Mathilde van Vlaanderen (ama)
Artikulu hau Ingalaterrako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Henrike I.a».

Henrike I.a (Selby, Yorkshire1068 inguru – Lyons-la-Forêt, Normandia, 1135eko abenduaren 1), Henrike Beauclerc ere deitua, Ingalaterrako erregea izan zen 1100-1135 bitarteko urteetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilen Konkistatzailearen laugarren semea izan zen, Ingalaterran jaio zen lehena. 1100ean, anaia Gilen II.a hil ostean, jaso zuen Ingalaterrako koroa. Alabaina, Roberto anaia zaharrenak tronua aldarrikatu zion. Henrikek 1106ko Tinchebraiko guduan garaitu zuen. Roberto bizitza osorako espetxeratu zuen eta Normandiako dukerria Henrikeren esku geratu zen. Beauclerc ezizena jaso zuen liburuekiko interesarengatik.

Justizia eta zerga sistemetan aldaketa andana egin zuen. Bere erregealdian normandiarren eta anglo-saxoien arteko aldeak desagertzen hasi ziren. Erregea bera saxoi noble baten alabarekin ezkondu zen. Elizarekin bakea hitzartu zuen, anaiarekin izandako gatazken ostean.

Bere emazte Matilde 1118an hil zen. Gizonezko oinordeko baten beharrak eraginda, 1122ko urtarrilaren 29an Adeliza Lovainakoarekin ezkondu zen, Westminster abadian. Adelizak 17 urte baino ez zituen ezkontzerakoan. Bikoteak ez zuen lortu seme-alabarik izatea.

Normandian hil zen, Lyons-la-Forêt hirian, Rouendik hurbil, 1135eko abenduaren 1ean, 67 urte zituela. Readingeko abadian ehortzi zuten. Seme legitimo bakarra 1120an hila baitzen, alaba Matilde utzi zuen oinordeko, baina Eztebe Bloiskoa izan zen hurrengo erregea[1], eta gerra zibila piztu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan