Antônio Carlos Jobim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antônio Carlos Jobim
Antônio Carlos Jobim (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Antonio Carlos Brasileiro de Almeida Jobim
Jaiotza Tijuca (en) Itzuli eta Rio de Janeiro1927ko urtarrilaren 25a
Herrialdea  Brasil
Lehen hizkuntza portugesa
Heriotza New York eta Nova Iorque1994ko abenduaren 8a (67 urte)
Hobiratze lekua Rio de Janeiro
Heriotza modua berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Aita Jorge de Oliveira Jobim
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, abeslaria, piano-jotzailea, gitarra-jotzailea, jazz musikaria, jazz guitarist (en) Itzuli, kantugilea, disko-ekoizlea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Antonio Carlos Jobim e Sua Orquestra
Izengoitia(k) Tom Jobim eta Том Жобим
Genero artistikoa jazza
Bossa nova
Latin jazz (en) Itzuli
Musika instrumentua gitarra
pianoa
ahotsa
Diskoetxea Verve Records (en) Itzuli

IMDB: nm0423388 Youtube: UCDg8OKNNZEvWvMAYtXZMPMQ Spotify: 3pO5VjZ4wOHCMBXOvbMISG Last fm: Antônio+Carlos+Jobim Musicbrainz: 7a8dbe84-f4c0-4457-bfa3-edced1f8cde0 Songkick: 15356 Discogs: 27991 Allmusic: mn0000781837 Find a Grave: 1589 Edit the value on Wikidata
Tom Jobim AUTÓGRRAFO.jpg

Antônio Carlos Brasileiro de Almeida Jobim, ezagunagoa Antonio Carlos Jobim edo Tom Jobim gisa (Tijuca, Rio de Janeiro, Brasil, 1927ko urtarrilaren 25 - New York, AEB, 1994ko abenduaren 8a), brasildar musikagile eta piano-jotzailea izan zen.

Garota de Ipanema da haren kanturik ezagunena, Vinicius de Moraesekin eta Joao Gilbertorekin batera ondua. Brasilgo herri musikaren bultzatzaileetako bat izan zen, bai bere herrian, bai kanpoan, Bossa Novarena bereziki.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an ezagutu zuen Vinicius de Moraes, zenbait poemarentzako musika idazteko enkargua egin zionean, eta bien elkarlanak urte askoz iraun zuen. 1957an Canneseko zinemaldian saritua izan zen Orfeu negro filmerako egin zuen A Felicidade abestiak arrakasta handia izan zuen munduan zehar.

Brasilgo artista handienekin aritu zen elkarlanean, besteak beste, Aloisio de Oliveirarekin, Luis Bonfarekin, Marino Pintorekin, Chico Buarquerekin, Ray Gilbertekin eta Robert Mazoierrekin.

Bossa Novak arrakasta handia izan zuen bere herriaren mugetatik kanpo, eta Jobim portugesez abesten zuen musikagilerik famatuenetakoa egin zen. Jazzeko musikagile ospetsuek, Stan Getzek edota Ella Fitzgeraldek, esate baterako, eta orkestra-zuzendari ezagunek, Nelson Reddlek, bere babesa eman zioten. Bere azken lanean (Antonio Brasileiro), izadiarekiko eta bere jaioterriaren hondamendi ekologikoarekiko kezka jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]