Anton Rubinstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Anton Rubinstein
Ilja Jefimowitsch Repin 007.jpg
Bizitza
Izen osoa Anton Grigorevich Rubinstein
Jaiotza Podolia1829ko azaroaren 16a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Petergof1894ko azaroaren 8a (64 urte)
Hobiratze lekua Tikhvin hilerria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Alexander Villoing
Siegfried Wilhelm Dehn
Ikaslea(k) Q27915789
Q15071919
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta Q1554167
Lan nabarmenak Q2792579
Die Kinder der Heide
Die Maccabäer
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0748254

Anton Grigorievitx Rubinstein (Vychvatinetz, Podolia, 1829ko azaroaren 28a - Peterhof, San Petersburgo, 1894ko azaroaren 20a) errusiar pianista, musikagilea eta irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urte zituela eman zuen lehen kontzertua. Konposizio-ikasketak egin zituen Berlinen S. Dehnekin, 1844-1846 urte-bitartean.

1849. urtean San Petersburgora joan zen, Elena Pavlovna dukesaren pianista izan zen, eta operak idatzi zituen. 1854-1858 urte-bitartean Europan zehar eman zuen kontzertu-denboraldi baten ondoren, ospetsu egin zen.

1862an San Petersburgoko Kontserbatorioa sortu zuen, eta hango zuzendari izan zen 1867 arte.

1867-1886 urte-bitartean kontzertu-saioak eman zituen Europan, eta 1872-1873 urteetan Estatu Batuetara jo zuen.

Rubinsteinek gaur egun arteko errusiar pianisten eskolaren oinarriak finkatu zituen. Teknika ezin hobea zuen, Lisztenaren parekoa.

Opera aipagarriak ditu, besteak beste: Dmitri Donskói (1852); Paradisu galdua (1855); Babelgo dorrea (1872); eta Neron (1879).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Rubinstein Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]