Arabiar kafe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabiar kafe
kafe
Historia
JatorriaArabia, Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia, Oman eta Qatar

Arabiar kafea arabiar herrialdeetan kafea prestatu eta zerbitzatzeko modu bat da. Coffea arabica barietateko aleekin prestatu behar da.

Herrialde arabiarretako kafearen kulturak (arabieraz: قهوة عربية‎qáhwe 'arabíe) antzinako tradizioa du. Esnerik eta azukrerik gabe zerbitzatzen dute, baina zenbait espeziarekin ontzen da, hala nola kardamomoarekin, batzuetan kafearekin ehotuta etortzen baita. Tradizioz, kafea ikatz-txingarretan prestatu eta hiru egunez irakiten uzten da, kafe zatiak desintregratu arte. Emaitza edari bizia eta gorputza duena da.

Kafea hiletetan, ezkontzetan eta bestelako ekitaldi berezietan hartzen dute. Kafea dallah (دلة) izeneko kafe-makina apaindu batean jartzen da, eta gonbidatu guztiei eskaintzen zaie. Gonbidatuek katilu txiki bat jasotzen dute, eta bertan kafe beroa zerbitzatzen zaie, normalean pare bat aldiz. Errepikatu nahi izanez gero, katilua altxatzen dute, eta, bestela, pixka bat astintzen dute, baina ez da inoiz zuzenean ukatu behar, errespetu faltatzat hartzen baita.

Ekialdean, qáhwea egiteko, rakweh (ركوة) izeneko kirtentxo luze bat erabiltzen dute. Rakweh barruan ura eta kafe ehoa sartzen dituzte eta 5 minutuz irakiten egoten da. Normala da katiluan zerbitzatzen denean katiluaren hondoan kafe pixka bat geratzea.[1]

Arabiar kafea Ekialde Ertaineko eta arabiar kulturan eta tradizioan errotuta dago, eta Ekialde Ertainean egindako kafe modurik ezagunena da. Ekialde Ertainean sortu zen, Yemengo monsaterio sufietan hasi eta, Mekara (Hejaz), Egiptora, sortaldera eta, gero, XVI. mendearen erdialdean, Turkiara bidaiatuz.[2] UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dekmak, Hussien. (2006). El libro de la cocina libanesa. Intermón Oxfam, 155 or. ISBN 978-84-8452-507-3..
  2. (Ingelesez) Weinberg, Bennett Alan; Bealer, Bonnie K.. (2001). The World of Caffeine: The Science and Culture of the World's Most Popular Drug. New York: Routledge, 3–4. or. ISBN 978-0-415-92723-9..
  3. (Ingelesez) Unesco. (2015). Arabic coffee, a symbol of generosity. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.