Kardamomo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kardamomo
Elettaria cardamomum - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-057.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZingiberales
FamiliaZingiberaceae
LeinuaAlpinieae Alpinieae
GeneroaElettaria Elettaria
Espeziea Elettaria cardamomum
(L.) Maton
Datu orokorrak
Iturria cardamom Itzuli

Kardamomoa (Elettaria cardamomum) espezia bat da. Jengibrearen familiako belar iraunkor honetatik bere haziak besterik ez dira erabiltzen. Erabileraren lehen datuak, India hegoaldean kokatzen dute, VIII. mendean hain zuzen ere. Badirudi 1.200 inguruan ekarri zutela Europa aldera.

Indiako oihan tropikaletan,[1] Sri Lankan, Malaysian eta Sumatran du jatorria, baina egun Nepalen, Thailandian[2] eta Erdialdeko Amerikan ere lantzen da,[3] eta Guatemala da mundu osoko ekoizle handiena.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

India eta Pakistanen oso preziatua, arrozez eginiko platerei zapore bizia emateko oso erabilia da. Era berean, asko erabiltzen da curryak egiteko, arroz, postre, tarta, ogi, opil edo galletetan baita kafea edo tea gozatzeko ere.

Herri eskandinaviarretan, iltze-belar, jengibre eta kanelarekin batera opilak eta galletak egiteko oso erabilia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kew World Checklist of Selected Plant Families.
  2. Larsen, K. (1996) «A prelimanary checklist of the Zingiberaceae of Thailand.» Thai Forest Bulletin (Botany) (24): 35-49.
  3. Nelson Sutherland, C.H. (2008) Espermatofitas: 1-1576 Catálogo de las plantes vasculares de Honduras Tegucigalpa: SERNA/Guaymuras.