Arantxa Tapia
Arantxa Tapia | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2012ko abenduaren 17a - ← Carlos Aguirre
2011ko abenduaren 2a - 2012ko abenduaren 17a - Joseba Agirretxea → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
Bizitza | |||||
Izen osoa | María Aránzazu Tapia Otaegi | ||||
Jaiotza | Astigarraga, 1963ko irailaren 24a (57 urte) | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak |
gaztelania euskara ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea eta ingeniaria | ||||
Lantokia(k) | Madril eta Gasteiz | ||||
Enplegatzailea(k) |
Eusko Jaurlaritza Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Miren Arantzazu Tapia Otaegi (1963ko irailaren 24a, Astigarraga), ezagunagoa Arantxa Tapia gisa, gipuzkoar politikari jeltzalea da. 2012ko abenduaren 17tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua da. Gainera, 2016an Azpiegitura sailburu ere bilakatu zen.[1] 2020ko irailean, Iñigo Urkullu Lehendakariak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu izendatu zuen.
Nafarroako Unibertsitateak Gipuzkoan duen gaur egungo Tecnun-en ikasi zuen ingeniaritza industriala eta bertan egin zen doktore 1990ean "Politicas de infraestructuras en el Pais Vasco y escenarios de futuro: perspectiva moderna versus ruralismo radical" lanarekin, cum laude kalifikazioarekin.[2] 1992an hasi zen klaseak ematen EHUn, eta han "Sistemas de transporte" eta "Teoría de los elementos finitos" eman zituen eta katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ibilbide gehiena ikerlari eta irakasle gisa egin du, unibertsitatean. Politikan sartu baino lehen, Donostiako Eskola Politeknikoaren zuzendaria izan zen, beste hainbat karguren artean.
2005an politikan sartu zen. Orduan, Garraio eta Herri Lan sailburuorde izendatu zuten, Juan Jose Ibarretxeren Gobernuan. Ondoren Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatua izan zen Gipuzkoako Aldundian, Markel Olano ahaldun nagusiarekin. Horren ostean, lurralde horretako zerrenda jeltzalearen burua izan zen 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan.
Espainiako Diputatuen Kongresuan EAJren Hezkuntza bozeramaile izan da, besteak beste, eta, azken asteetan, PPko Jose Ignacio Wert ministroaren erreformaren aurka egin du.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
- ↑ Arantxa Tapia CV (PDF), Eusko Jaurlaritza https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/8882/tapia_otaegi_arantxa_eu.pdf
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Carlos Aguirre (Ekonomia eta Ogasuna) Bernabé Unda (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa) |
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Azpiegitura Sailburua 2012ko abenduaren 17a- |
Ondorengoa Azkena |
![]() |
Eusko Jaurlaritza (2020-2024) | ![]() |
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
![]() |
Eusko Jaurlaritza (2016-2020) | ![]() |
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
![]() |
Eusko Jaurlaritza (2012-2016) | ![]() |
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
- 1963ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Astigartarrak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburuak
- Jelkideak
- Gipuzkoako politikariak
- Euskal Herriko ingeniariak
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XI. legegintzaldian
- Emakume ingeniariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XII. legegintzaldian