Estefania Beltran de Heredia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Estefania Beltran de Heredia
Estefania Beltran de Heredia.jpg
Bizitza
Jaiotza Harana1960ko martxoaren 28a (57 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Estefania Beltrán de Heredia Arroniz (Uribarri Harana, Araba, 1960ko martxoaren 28a - ) VI. eta VIII. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea da. EAJn barnan, Araba Buru Batzarreko burukidea da. 1995etik 1998 arte Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea ere bazen.

Ogibidez, nekazaritzako ingeniari teknikoa da eta jarduera profesionalak baso-kudeaketarekin zerikusia izan du. 2011an PP Arabako Foru Aldundira heldu baino lehen, Beltran de Heredia Nekazaritza diputatu izan zen lurralde horretako Gobernuan, 2007. urtetik.

Euskal Legebiltzarreko Legebiltzarkide ere izan da, bost urtez, 1998tik 2001era, eta 2005etik 2007ra. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, berriz ere hautatu dute legebiltzarkide, EAJren Arabako zerrendaren laugarren tokian.

Buruzagi jeltzalea Araba Buru Batzarreko kide ere izan zen 2004tik 2007ra.

2012ko abenduaren 17an Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaburua izendatua izan zen. Bere lehen agintaldian sindikatuen kritikak izan zituen, eta Espainiako Gobernuaren helegiteen oztopoak. 2016an kargua mantendu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Idoia Mendia (Herr. Admin., Just. eta Herrizaingoa)
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburua
2012ko abenduaren 17a -
Ondorengoa
Azkena