Arctictis binturong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arctictis binturong
Binturong in Overloon.jpg
Iraute egoera

Ahula (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaViverridae
GeneroaArctictis
Espeziea Arctictis binturong
(Raffles, 1822)
Hedapen mapa
Binturong area.png
Datu orokorrak
Haurdunaldia 91 egun

Arctictis binturong edo Binturong Viverridae familiako Arctictis generoko espezie bakarra da. Asiako hegoekialdean bizi da, Bangladesh, Bhutan, Myanmar, Txina, India, Indonesia, Laos, Malasia, Nepal, Filipinak, Thailandia eta Vietnamen.

Gauez bizi da eta adarretan lo egiten du. Batez ere fruta jaten du, nahiz eta Carnivora ordenakoa izan. Batzuetan arrautzak, hostoak eta txori zein karraskari txikiak ere jaten ditu. 20 urterate bizi ahal dira zoologikoetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arctictis binturong