Edukira joan

Aristide Maillol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aristide Maillol

(1925)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAristide Bonaventure Jean Maillol
JaiotzaBanyuls-sur-Mer1861eko abenduaren 8a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaBanyuls-sur-Mer
HeriotzaBanyuls-sur-Mer1944ko irailaren 27a (82 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Académie Colarossi (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jean-Léon Gérôme
Alexandre Cabanel
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, litografoa, akuafortista, grabatzailea, marrazkilaria eta artista bisuala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPierre Puvis de Chavannes eta Paul Gauguin
MugimenduaLes Nabisa
sinbolismoa

Musicbrainz: c55b60b7-72d8-404c-88ba-f0ee2c456e3a Discogs: 5002728 Find a Grave: 17613643 Edit the value on Wikidata
Gaua, Stuttgarten (Alemania)
Airea, Kröller Müller Museoan (Holanda)

Aristide Maillol (Banyuls-sur-Mer, 1861eko abenduaren 8a - 1944ko irailaren 27a), frantses margolaria eta eskultorea .

Pintura- eta eskultura-ikasketak egin zituen Parisko Arte Ederretako Eskolan. Haren lan guztietan Nabis taldearen eragina ikusten da, nahiz eta talde horretako kide izan ez. Berrogei urte eginak zituen arte ez zen sartu eskulturaren munduan. Rodinen inpresionismoaren eta patetismoaren kontrako jarrera erakutsi zuen hasiera-hasieratik; Greziako eta Erromako garai klasikoetako eskulturaren tradizioa gordetzea zuen helburua. Emakumezkoen eskulturak egin zituen batez ere (Eva, 1900; Gaua, 1904; Flore, 1911). 1901ean Greziara egin zuen bidaian indartu egin zen klasizismoarekin zuen lotura. Inolako espresionismo kritikorik erakusten ez duten eskulturekin batera, Monument à Cézanne (1912-15) eta Monument à Debussy (1935), ezaugarri nagusitzat dinamismoa duten beste batzuk egin zituen (Pensée enchaînée, 1905). Azken lanetan, L´Harmonie (brontzez egina, 1944an) eta L´Ile de France (1934), du Maillolen eskulturak goren maila.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aristide Maillol Aldatu lotura Wikidatan