Atxo Apellaniz
Atxo Apellaniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Antonio Apellániz Aguiriano |
Jaiotza | Gasteiz, 1954ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | K2, 1994ko abuztuaren 11 (40 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Juan Ignacio "Atxo" Apellaniz Agiriano (Araba, 1954ko otsailaren 24 – K2 mendia, 1994ko abuztuaren 11) puntako euskal alpinista zen. TVEko Al filo de lo imposible telebista saioko kolaboratzailea zen. Bost zortzimilako igo zituen.
1994ko abuztuaren 4an Juanjo San Sebastian euskal alpinistarekin K2 zortzimilakoaren tontorrera igo zen iparraldetik, Txinako aldetik. Jaisten ari zirela, elur-jausi batek biak harrapatu zituen. Elur-jausiak Juanjo bigarren kanpamentutik gertu utzi zuen eta segurtasun eremura heldu ahal izan zen. Atxok berriz, eskularruak galdu zituen eta mendian geratu zen. Hiru bibak egin zituen, mendian galduta zegoela, 7.800 metro altueran laugarren kanpamentura heldu aurretik. Laugarren kanpamentura heldu ahal izan zenean izozketa-sintoma larriak zituen. Bere kideek bigarren kanpamentura eraman ahal izan zuten baina bertan hil zen 1994ko abuztuaren 11n nekeak jota, 6.700 metro altueran. Juanjo San Sebastiani hatz guztiak ebaki behar izan zizkioten izoztuak zituelako.
Gaur egun, Gasteizko kale batek bere izena darama bere omenez.
Ibilaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cho Oyu (1985-05-17 eta 1990-10-19)
- Gasherbrum II (1987-08-16)
- Shisha Pangma (1990-09-30)
- Nanga Parbat (1992-07-12)
- K2 (1994-08-04)
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kangchuntse (7.678 m) mendira igotzeko saiakera egin zuen 1982an, lortu ez bazuen ere.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Mendiminez" (Ramon Olasagasti. Elkar, 2007).
- "Cita con la cumbre. Una historia de tragedia y amistad en el K2" (Juanjo San Sebastian. Desnivel, 2011).