Austro-Esloveniar Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lehen Mundu Gerra eta gero Karintia bi herrialdeen influentziaren azpian geratu zen; Austria, momentu hartan Alemaniar Austriako Errepublika bezala ezagutua, eta Jugoslaviako Erresuma. Bi etnia nagusi zeuden Karintian garai hartan; Austriarrak eta Esloveniarrak, eta bi hauek lurraldearen kontrola lortzeko borrokatu zuten. Karintia urte bat lehenagora arte Austria-Hungariako Inperioaren parte izan zen. Esloveniar historiografian Boj za severno mejo izenarekin ezagutzen zaio gerra honi, literalki "Ipar muga lortzeko gatazka". Bitartean, Alemanieraz Kärntner Abwehrkampf izenarekin ezagutzen zaio: "Karintiako defentsarako gatazka".

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esloveniar hizkuntza hitz egiten zuten lurraldeak Austriako hainbat estatuen parte izan ziren 2. milurtekoaren zati handi batez, baina ez zen izan XIX mendera arte eta 1848ko iraultzak Esloveniar nazionalismoak estatu berri bat sortzea erabaki edo proposatu zuela. 1916an, Austria-Hungaria Serbia inbaditu zuenean Jugoslaviako Komitea sortu zen, eta honen helburua Hegoaldeko Eslaviarrak elkartzea zen Jugoslaviako estatuan, alegia.

Esloveniar, Kroatiar eta Serbiarren Estatuaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu Gerraren ondorioz, Austria-Hungariako Inperioa desegiten hasi zen harentzat gerra ofizialki amaitu baino lehenago. 1918ko urriaren 5etik 8ra Jugoslaviako Esloveniar, Kroatiar eta Serbiarren kongresu nazionala Zagreb hartu zuen. Urriaren 29an Jugoslaviaren sorrera aldarrikatu zen, Austria-Hungariaren barnean autonomia gehiago izateko proposamen bat baztertu eta gero. Ententeak ez zuen estatua errekonozitu Serbiako Erresumarekin elkartu baino lehen. Errekonozimendu honek ere disuasio moduko bat zen Italiak hartu behar ez zituen lurraldeak ez anexionatzeko.

Lurralde erreklamazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortutako erakundeen artean ez zen muga formalik aitortu, eta Karintiako lurraldean bi aldeak (Austria eta Jugoslavia) etnia mistoa zuten lurren kontrola zutela erreklamatzen zuten. Ljublianako Gobernu Nazionalak ez zuen muga arazoari arreta handiarik jarri, lur hori bake itunean lortuko zuela pentsatzen zuelako. Mariborreko kontseilu munizipala hiria Alemaniar-Austriaren parte zela esan zuen. 1918ko urriaren 30ean.[1]

Maisteren borrokalariak Karintian 1919an. Esloveniako bandera nazionala atzealdean ikusten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Eslovenieraz) «Maribor ali Marburg?» maribor24.si 2013-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]