Azentu zorrotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Azentu zorrotza ( ´ ) zenbait hizkuntzetan hainbat ezaugarri adierazteko erabiltzen den ortografia zeinua bat da (esate baterako, irekiera, intentsitatea edo tonua).

Gaur egungo euskaran ez da erabiltzen, baina 1936 Gerra Zibilaren aurretik nahiko orokortua zegoen sabindar euskara idatzian ŕ hizkian erabiltzen zen, alegia, gaur egun rr bikoitzaren ahoskera adierazteko, baina gerra ondorenean erabilpenak gainbehera izan eta euskara batuaren sorrerarekin jada 1970eko hamarkadaren amaieraldetik aurrera erabiltzetik utzi zen.

Hizkuntza erromantzeetan asko erabiltzen den zeinua da, batez ere frantsesean, baina baita katalan eta italieran ere, bokar itxiak adierazteko: é hizkia [e] ahoskatzen da eta ó hizkia [o]. Aldiz, portugesez alderantzikoa adierazten du, é eta ó bokal irekiak dira. Bestalde, gaztelania, katalan, galiziera eta portugesez azentu zorrotzak azentua daraman bokala intentsitate handiagoz ahoskatu behar dela adierazten du. Alegia, gaztelaniaz azentua deritzona.

Polonieraz o (ó) bokala itxiago eta borobilduago ahoskatu behar dela adierazteko erabiltzen da.

Galeseraz normalki intentsitatea hitzaren askeaurreko silaban dago, kasua hori ez baldin bada, azentu zorrotzak zein silaba intentsitate handiagoz ahoskatu behar den adierazten du. Bokaleez gain, galesak "w" eta "y" hizkiak ere onartzen ditu eta hauek ere batzutan azentu zorrotza daramate (ẃ, ý), bi hizki hauek ere hizkuntza honetan bokal soinuak adierazten baidituzte.

Txekiera, eslovakiera, hungariera eta irlanderaz azentu zorrotzak bokal luze bat adierazten du. Eslovakieraz bokalez gain ŕ eta ĺ hizkiak ere azentu zorrotza eraman dezakete.

Kroaziera, mazedoniera eta serbieraz ć hizkiak [ʨ] soinua adierazten du.