Azido boriko
Azido boriko | |
---|---|
Formula kimikoa | BH3O3 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | hidrogeno, oxigeno eta boro |
Mota | mineral acid (en) eta boron oxoacid (en) |
Ezaugarriak | |
Azidotasuna (pKa) | 9,14 (ezezaguna) 9,2 (25 °C) |
Fusio-puntua | 170,9 °C |
Masa molekularra | 62,018 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | KGBXLFKZBHKPEV-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 10043-35-3 |
ChemSpider | 7346 |
PubChem | 7628 |
Gmelin | 33118 |
ChEBI | 1585 |
ChEMBL | CHEMBL42403 |
RTECS zenbakia | ED4550000 |
ZVG | 3640 |
DSSTox zenbakia | ED4550000 |
EC zenbakia | 233-139-2 |
ECHA | 100.030.114 |
CosIng | 32208 |
MeSH | C032688 |
RxNorm | 1700 |
Human Metabolome Database | HMDB0035731 |
UNII | R57ZHV85D4 |
NDF-RT | N0000146538 |
KEGG | D01089 eta C12486 |
PDB Ligand | BO3 |
Azido borikoa[1] H3BO3 formula duen konposatu kimikoa da. Antiseptiko, intsektizida, sugarraren atzeratzaile eta beste konposatu kimiko batzuen aitzindari bezala erabiltzen da. Normalean, oinak garbitzeko putzuak egiteko erabiltzen da. pH-aren erregulaziorako tanpoi gisa ere erabiltzen da. Uretan erraz disolbatzen den kristal gisa (kristal zurien hautsa) aurkitu ohi da. Bere forma minerala sassolita gisa ezagutzen da[2].
Historia eta iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido borikoa Wilhelm Homberg-ek prestatu zuen lehenengo aldiz, borax-etik abiatuta, azido mineralak erabiliz. Hala ere, azido borikoaren moduko boratoak greziarren garaitik erabili izan dira, garbiketarako, elikagaien kontserbaziorako, eta beste hainbat ekintzetarako. Azido borikoa 1948. urtean erregistratu zen lehenengo aldiz, Amerikako Estatu Batuetan, intsektizida moduan. 1981. urtera arte hosto-ongarrien osagai moduan eta itsaskien moduko elikagaien kontserbaziorako erabiltzen zen, baina 1983. urtetik aurrera, administrazioen gomendioen ondorioz, metabisulfito sodikoarekin ordezkatuz joan da, eta gaur egun, bere erabilera debekatuta dago[3].
Azido borikoa Toscana, Eoliar uharteak eta Nevada moduko sumendi-lurraldeetan aurkitu ohi da. Hala ere, hainbat mineralen - borax, borazita, boronatroakaizita eta kolemanita - osagai moduan ageri da. Azido borikoa eta bere gatzak itsas uretan ere aurkitu dira. Landareetan ere ageri da, eta batez ere, fruitu gehienetan[3].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido borikoa borax-etik lor daiteke, honako sintesi erreakzioaren bidez:
Na2B4O7•10H2O + 2 HCl --> 2 NaCl + 4 H3BO3 + 5H2O
Propietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uretan nahiko disolbagarria da. Bere disolbagarritasuna uretan tenperaturaren menpekoa da.
- 25 ºC-tan, bere disolbagarritasuna uretan 57 g/L-koa da. Baina 100 ºC-tan, bere disolbagarritasuna uretan 275 g/L-taraino handitzen da.
- Bere disolbagarritasuna azetonan nahiko eskasa da.
- Bere irakite-puntua 158 ºC-takoa da eta bere urtze-puntua 300 ºC-takoa.
- Bere dentsitatea 1,435 g/cm3-koa da.[4]
- Bere masa molarra 61,83 g/mol-etakoa da[5].
Kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azido boriko molekula bakoitza boro-oxigeno lotura sinplez osatuta dago.
- Boro atomoak posizio zentrala okupatzen du, eta hiru hidroxilo taldetara lotuta dago.
- Azido borikoaren geometria molekularra trigonal planarra da.[4]
Toxizitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido borikoa produktu toxikoa da bere propietate kaustikoen ondorioz, ehunekin kontatuan zauriak eragin ditzake. Toxizitatea kronikoa izan daiteke, edo akutua, hura irensteagatik adibidez[6].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Insektizida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido borikoa lorezaintzan erabiltzen da termiten, zimitzen, inurrien, labezomorroen, arkakusoen eta beste hainbat intsektuen izurriekin amaitzeko[7].
Kosmetika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere propietate antibakterianoei esker, azido borikoa kosmetikan erabiltzen da produktuak bakterioetatik babesteko. Aldi berean, formulazioen pH-a erregulatzeko edota zenbait produktu loditzeko erabiltzen da ere. Bere propietate idorgarriak direla eta ere erabiltzen da, poroak ixteko[8].
Medikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere propietate antimikrobianoei esker, azido borikoa medikuntzan erabili ohi da, infekzioen tratamendurako[9].
Industria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industrian, azido borikoa beira-zuntza egiteko erabiltzen da batez ere. Bere propietate fisiko-kimikoak direla eta, bitxigintzan, su-itzalgailuetan, dinamitan, xaboietan, zeramikan eta industria nuklearrean ere erabiltzen da[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2009]
- ↑ «Ácido_bórico» www.quimica.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Ácido bórico > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ a b https://www.toppr.com/guides/chemistry/acids-bases-and-salts/boric-acid/#Properties
- ↑ «Boric Acid» VEDANTU (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Intoxicación con ácido bórico: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ácido bórico: Para qué sirve y dónde usarlo» www.vadequimica.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- ↑ «BORIC ACID - Ingrediente INCI Beauty» incibeauty.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pharmacius. (2021-07-22). «Ácido Bórico: qué es, usos y dónde comprarlo» Pharmacius (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Usos Ácido Bórico» Alquera.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).