Banateko suabiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaBanateko suabiar

Motaethnic community (en) Itzuli
Honen partegermano-errumaniar, Germans of Hungary (en) Itzuli eta Germans of Serbia (en) Itzuli
Hedapen mapa

Banateko suabiar edo Danubioko aleman Europa erdian eta hego-ekialdean XVIII. mendean zehar Hungariako erresumaren lurretan kokatu ziren kolono alemanei esaten zaie. Austria Hungariako enperadoreek bultzatu zuten garai hartan inperio otomandarrari kendutako lurrak birpopulatzea eta horretarako jatorri alemaneko kolono katolikoak bilatu zituzten bereziki. Kolonoak Temeswarko banatean kokatu ziren nagusiki[1].

Lehen Mundu Gerraren bukaeran Banateko suabiarrak errepublika independente multinetnikoa eratzen saiatu ziren, baina Versaillesko Itunak (1919) eta Trianongo itunak (1920) aukera hori zapuztu zuten banataren lurraldea banatu baitzen Errumania (zatirik handiena), Serbia, Kroazia eta Esloveniako erresuma (1929tik aurrera Jugoslavia izango dena) eta Hungariako Szeged inguruko lurralde txiki baten artean.

Bigarren Mundu Gerran tropa sobietarren iritsierak mendebalderantz egotzi zituen Banateko suabiarrak. Egun hamarna mila batzuk baino ez dira antzinako banateko lurraldean beren burua alemaniartzat jotzen dutenak, gehienak Errumanian[2].

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austria Hungariako enperadoreek Otomandar inperioarekin muga egiten zuten lurraldeak birpopulatzea bultzatu zuten XVIII. mendean zehar. Izan ere, lurralde horiek konkistatu berriak ziren eta kristauez populatu nahi zituzten, katolikoak bereziki. Horretarako hizkuntza eta erlijioa mantentzeko erregalia eskaintzen zitzaien kolonei.

Kolono alemaniar gehienak Altsazia, Lorrena, Bavaria, Frankonia, Palatinatutik eta Austria bertatik. Egia esan joandakoen artean gutxi izan ziren Suabian jatorria zutenak eta ez dago argi zergatik deitu zitzaien Banateko suabiar. Litekena da arrazoia izatea kolonoen zati handi bat Ulm herri suabiarrean ontziratzen zirela Danubioan behera nabigatzeko Budapest edo Belgraderaino non beren bidaia oinez segitzen zuten helmuga-lekuraino.

Normalean kolonoak nekazari-familiako kide gazteenak izaten ziren, etxaldea abandonatu beharrean egoten zirenak. Hasierako garaian gutxi izan ziren bidaiari ekin zioten emakumeak.

Maria Teresa eta Josef II.aren erregealdietan diru-laguntzak eta zerga-arintzeak jaso zituzten kolonoek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Clarkson, Sue. (1995). History of German Settlements in Southern Hungary. .
  2. Böhm, Johann. (1993). Die Deutschen in Rumänien und die Weimarer Republik 1919 - 1933. Verl. des Arbeitskreises für Geschichte und Kultur der Deutschen Siedlungsgebiete im Südosten Europas ISBN 978-3-928389-02-0. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]