Barskunes
Barskunes () edo Baskunes (
) K.a. I. eta II. mendeetan izandako Euskal Herriko txanpon etxe bat izan zen. Orohar, baskoiena izan zela uste da. Hiri igorlea Bengoda zen, kokapen ezezagunekoa, baina Iruñea bera izan litekeena.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bentian txanpon-etxearekin erlazionatuta dago nolabait, bi etxe hauetako txanponetan, Be.n.ko.ta legenda agertzen baita. Agian, Bentian txanpon-etxeak, Baskunesen lekua hartu eta baskoien txanpon-etxe garrantzitsuena izatera pasa zen.
K.a. II. mendearen bigarren erdian, burdingorriz eta brontzezko unitate txikiak jaulki zituen zeltiberiar-beroi metrologia erabilita. K.a. I. mendearen hasieran, zilarrezko denarioak[1] ekoiztu zituen eta asekin batera. Txanpon asko aurkitu direnez, eta batez ere zilarrezkoak agertu direlako, pentsatzen da txanpon-etxe hau izango zela baskoien hiriburua.[2] Denarioak Sertorioren gerlekin zerikusia dutela ematen du, beste txanpon batzuekin batera, "altxortxoetan" (gordetzen ziren txanpon multzoak) agertu baitira.[3]
Ikonografia hau da:
- Aurrealdea: eskuinerantz begiratzen duen burua. Bizarra eta ile kizkurra du eta torkesa lepoan. Ezkerrean, Benkota (Bengoda) legenda idatzita du, zeinu iberiarrez idatzita: BENKOTA (
).
- Atzealdean edo ifrentzuan: Eskuan ezpata edo beste arma jaurtigarri bat duen zalduna eskuinerantz begira. Zaldiaren hanken azpian txanpon-etxearen izena agertzen da: baŕśkunes (Barskunez edo Barskunes) batzuetan, eta baśkunes (Baskunez edo Baskunes) besteetan, eta ez dirudi aldaketa kronologikoa denik[4].
Legenda ipar-ekialdeko iberiar zeinuez idatzita dago eta irakurketa ohikoena hau izan da:
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txanponetan agertzen den Ba(r)skunes hiri baten izena omen da, baina zaila da bere kokapen zehatza esatea:
- José María Blázquez Madrilgo Complutense Unibertsitatearen katedradunaren ustetan Iruñea da[5].
- Alicia M. Cantoren ustetan Rocaforte da, arabiarrek bere pasabideari Fayy al-Baskuns («baskoien pasabidea») eta gertuko herriari Baskunsa deitzen zietelako[6].
- Juan Cruz Labeagak dio La Custodia dela, bertan 52 txanpon topatu dituztelako. Hala ere, oraindik dudatan dago aztarnategia beroiena edo baskoiena zen[7].
Edonola ere, litekeena da Ebrotik gertu izatea[8]. Txanpon asko Nafarroako museoan gordetzen dira.
Non aurkitu diren[aldatu | aldatu iturburu kodea]
A. M. Cantorren[9] arabera, gehienak La Custodian (Viana), Alagónen eta Tafallan topatu dituzte (Iruñean hiru). Miguel Ibáñezek[10] ordea beste datu hauek ematen ditu: Ataungo Usategi kobazuloan 4 aurkitu ziren, Larrabetzun 60, Barkoxen, 105, Borjan, 31, Tarazonan, 3, Alagónen 39, Naiaran, 9 eta La Custodian 36 as eta 16 denario. K.o. I. mendeko imitazioak aurkitu dira Galia Belgikako santutegi batzuetan, adibidez, Digeon gunean (Sommen)[11]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ de Guadán, A.M.. (1969). Numismática ibérica e ibero-romana. Madril, 203 or..
- ↑ Tesorillo.com: Cecas vasconas. Zona del Pirineo occidental.. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
- ↑ Ibáñez, Miguel. Imágenes de la charla-taller sobre las cecas vasconas y la moneda romana impartida el 12 de julio del 2013 en Gordailua (Centro de Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa), Irún.. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
- ↑ Beltrán Lloris, Francisco eta Velaza Frías, Javier: "De etnias y monedas: las "cecas vasconas", una revisión crítica, hemen: Andreu Pintado, Javier (Ed.): Los vacones de las fuentes antiguas. En torno a una etnia de la antigüedad peninsular. Coleccio Instrumenta. Publicacions i edicions de la Universitat de Barcelona. Bartzelona, 2009. ISBN: 978-84-475-3390-9. 99-126 or.
- ↑ Blázquez Martínez, José María. Los vascos y sus vecinos en las fuentes literarias griegas y romanas de la Antigüedad. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Canto, Alicia M.. (1997). «La Tierra del Toro. Ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo Español de Arqueología II.15 Bascunes = ¿Rocaforte, Pamplona? (70): 65..
- ↑ Labeaga Mendiola, Juan Cruz. «La Custodia, Viana, Vareia de los Berones» Trabajos de Arqueología Navarra: 171..
- ↑ Sayas Abengoetxea, Juan José. Protohistoria e historia de los Vascones. Balance historiográfico (1983-2003). Eusko Ikaskuntza, 96 or..
- ↑ Canto, Ana María: aipatutako idazlana.
- ↑ Ibañez, Miguel: aipatutako idazlana.
- ↑ Ibañez, Miguel: aipatutako idazlana
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tesorillo.com: Cecas vasconas. Zona del Pirineo occidental. Antzinako numismatikari buruzko web gunea.