Gotrunks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Gotrunks
ゴテンクス edo Gotenkusu
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Arraza Bateraketa
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
Ahotsa Japonia
Euskal Herria

Gotrunks (jatorrizko japonieraz ゴテンクス edo Gotenkusu ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Son Goten eta Trunksen arteko bateraketaren emaitza da. Izena bikoteaten izenen elkarketa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Boo Ahaltsuaren aurkako borrokan Gokuk Beste Mundura itzuli behar izan zuen baina joan aurretik Satan Txiki eta bi txikiei bateraketa teknika irakatsi zien eta Super Saiya 3 maila nolakoa zen erakutsi zien (Goten eta Trunks bakarka ahulegiak ziren baina bateratuta lortu zezaketen). Lehen bi saiakeretan bateraketa gaizki atera zen, Gotrunks atera zen arte, oso berekoia zen gerlaria, ez zion inori jaramonik egiten eta errealiateta zinearekin nahasten zuen.

Boo Ahaltsuak honen indarra nabaritu eta Ahalguztidunaren Jauregira joatean Satan Txikik itxoiteko esan eta Goten eta Trunks Denbora eta Espazioaren gelara sartu zituen entrenatzera. Beranduago Boo itxoiten aspertu eta haurrekin batera Denbora eta Espazioaren Gelara sartu zen. Gelara sartzean haurrak bateratu eta hainbat teknikaren bidez erasotzen hasi ziren, hauek golpe normalak besterik ez ziren izena bitxiak jarrita. Honela ez zuela ezer egiten ikusita Super Saiya bilakatu zen. Maila honetan ere ezin zuen ezer egin Booren aurka, beraz, Satan Txikik gelako atea haustea erabakiti zuen denak barruan harrapatuta geratzeko. Gotrunksek orduan kargu hartu zion Satan Txiriki, Boorekin txantxetan ari baitzen, gero ustekabean harrapatzeko asmoz. Eztabaidan ari ziren bitartean Book oihu batez dimentsio arteko ate bat ireki eta bertatik ihes egin zuen. Satan Txiki eta Gotrunks ere irtetzen saiatu ziren baina ez ziren garaiz heldu. Arriskuaz ohartuta Super Saiya 3 bilakatu eta zuloa berregin zuen. Kanpoan jada, borrokan ari zirela Ahalguztidunaren Jauregia txikitu eta Boo lurrera bota zuen. Han borroka jarraitu eta irabaztekotan zirenean energia gabe geratu zen. Zorionez Gohan iritsi eta salbatu egin zuen. Geroago, Gohan zegoela, Book Satan Txikirekin batera xurgatu zuen.

Beste agerraldi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bateraketa!! Goku eta Vegeta filman hilen eta bizidunen armada suntsitu zuen. Eta Dragoiaren eztanda!! Ez badu Gokuk egiten, nork egingo du? filman Hildergarnen aurka borrokatu eta irabazi egin zion, baina soilik bere bigarren formara pasatzeko, kolpe batez garaitu baitzuen gero.