Beatriz Fernandez Fernandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Beatriz Fernandez Fernandez
Bizitza
Jaiotza Portugalete1964ko abuztuaren 22a (53 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Lanbidea
Lanbidea idazlea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Euskaltzaindia

Beatriz Fernandez Fernandez (Portugalete, Bizkaia, 1964ko abuztuaren 22a - ) Euskal Filologian doktorea. EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle eta ikertzailea da. Basdisyn, Basque Dialect Syntax euskal hizkeren sintaxia aztertzen diharduen ikerketa-taldeko burua da, Ricardo Etxeparerekin batera. Urteotan EHUk, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako MINECOk diruz lagundutako zenbait ikerketa proiekturen buru izan da eta gaur egun ere ikerketa-proiektu bat zuzentzen du MINECOren babesean, euskararen hizkeren gramatika bat egiteko asmoz. 2013 urteaz geroztik euskaltzain urgazlea da eta erakundeko gramatika batzordeko kidea. [1]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu askoren egilea, bakarka eta elkarlanean. Bi liburu eman ditu argitara Jon Ortiz de Urbinarekin batera:

  • "Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan" (2007, UEU)
  • "Datiboa hiztegian" (2010, EHU)


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]