Edukira joan

Txikipedia:Inauteri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa: 15. lerroa:





<small>Nafarroan garrantzitsuena [[Altsasu|Altsasuko]] inauteriak dira, bereziki lehengo inauteri tradizioari eusten diotenak. Bertako pertsonaia nagusiak Zanpantzar, [[Joaldun|Joaldunak]] eta [[Momotxorro|Momorrotxoak]] dira. Pertsonaia hauek egun bertan egiten duten ekintza nagusiena antzerkia egitea da. Umorea eta giro ona sortze da helburua, eta antzerkiaren amaieran. Momorrotxoek maskara bat izaten dute, burua estaltzeko erabiltzen dutena, eta txirrindulari forma du. Koloreak gehienetan gorriak eta beltzak izaten dira. Zanpantzarrak ordea, maskara izan arren, trumoiaren formako maskara bat dute, kolore gorri eta beltzak dituena.</small>
<small>Nafarroan garrantzitsuenak [[Altsasu|Altsasuko]] eta Lizarrako inauteriak dira, bereziki lehengo inauteri tradizioari eusten dietelako. Altsasuko pertsonaia nagusiak Zanpantzar, [[Joaldun|Joaldunak]] eta [[Momotxorro|Momorrotxoak]] dira. Pertsonaia hauek, egiten duten ekintza nagusiena antzerkia egitea da. Umorea eta giro ona zabaltzea da haien helburua. Momorrotxoek maskara bat izaten dute, burua estaltzeko erabiltzen dutena, eta txirrindulari forma du. Koloreak gehienetan gorriak eta beltzak izaten dira. Zanpantzarrak ordea, trumoiaren formako maskara bat dute, kolore gorri eta beltzak dituena. Lizarrako pertsonaia nagusiena aldiz, Zaldiko izeneko pertsonaia bat da, zaldiz mozorrotuta ibiltzen dena. Horrez gain, Ziripot ere oso ezaguna da, jantziren kolore eta maskararen forma berezia du.</small>


<small><br />
<small><br />

18:45, 16 ekaina 2023ko berrikusketa


Zer dira Inauteriak?

Euskal Herriko inauteriak

Inauteriak ospakizun batzuk dira. Inauterietan mozorroak, abeslariak, kalejirak eta kaleko festak ikus daitezke. Leku guztietan ospatzen dira inauteriak, baina, herri  batzuetan indar eta tradizio handiagoa dute. Batzuetan otsailean eta besteetan martxoan ospatzen dira. Orokorrean ostegunean hasi eta asteartean bukatzen dira, baina leku batzuetan, inauterien hurrengo asteburuan ospatzen dituzte.

Festa hauek mundu guztian zehar ospatzen dira, bana gure kasuan Euskal Herriko inauterien tradizioak azalduko ditugu.

Nondik datoz?

Euskal inauterien jatorria argi egon ez arren, esaten da tradizio hau neguaren amaierarekin eta udaberriaren hasierarekin lotzen dela. Ehiza, arrantza edo nekazaritzatik bizi zirenentzat, urtaro aldaketa oso garrantzitsua zen, baina artzainentzat batez ere. Hauek urte erdia mendian bizitzen igarotzen zuten eta elur-garaian etxeetan babesten ziren, ia janaririk gabe. Horregatik, neguaren amaiera ezinbestekoa zen haientzat, bizitza berri bat zekarrelako. Gosete eta hotz garaia atzean uzteko, janariz, edariz eta musikaz beteriko festa bat ospatzen da. Hauetan zenbait erritu egiten ziren lurraren eta emakumeek haur gehiago izango zituztela ziurtatzeko edota familiakoak basapiztietatik zaintzeko.

   Ba al dakizu   

Inauteriak kritika soziala ere badela? Hasieratik inauteriak plataforma gisa balio izan du ospatzen den eskualdeetako egoera politiko, sozial eta ekonomikoaren kritika eta satira egiteko.

Non ospatzen dira?

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Inauterien gaineko zortzi bitxikeria.

Hego Euskal Herrian, Francoren diktaduran zehar, jai hauek debekatuta egon ziren eta, ondorioz, herri askotan galzorian egon ziren. Gaur egun ordea, lehen esan bezala, mundu guztian zehar ospatzen diren arren, leku batzuetan indar handiagoa dute. Beraz, gure kasuan Euskal Herrian indar handiena duten herrietako tradizioak azalduko ditugu.


Nafarroan garrantzitsuena Altsasuko inauteriak dira, bereziki lehengo inauteri tradizioari eusten diotelako. Bertako pertsonaia nagusiak Zanpantzar, Joaldunak eta Momorrotxoak dira. Petsonaia hauek egun bertan egiten duten ekintza nagusiena antzerkia egitea da. Umorea eta giro ona sortze da helburua, eta antzerkiaren amaieran . Momorrotxoek maskara bat izaten dute, burua estaltzeko erabiltzen dutena, eta txirrindulari forma du. Koloreak gehienetan gorriak eta beltzak izaten dira. Zanpantzarrak ordea, maskara izan arren, trumoiaren formako maskara bat dute, kolore gorri eta beltzak dituena.


Nafarroan garrantzitsuenak Altsasuko eta Lizarrako inauteriak dira, bereziki lehengo inauteri tradizioari eusten dietelako. Altsasuko pertsonaia nagusiak Zanpantzar, Joaldunak eta Momorrotxoak dira. Pertsonaia hauek, egiten duten ekintza nagusiena antzerkia egitea da. Umorea eta giro ona zabaltzea da haien helburua. Momorrotxoek maskara bat izaten dute, burua estaltzeko erabiltzen dutena, eta txirrindulari forma du. Koloreak gehienetan gorriak eta beltzak izaten dira. Zanpantzarrak ordea, trumoiaren formako maskara bat dute, kolore gorri eta beltzak dituena. Lizarrako pertsonaia nagusiena aldiz, Zaldiko izeneko pertsonaia bat da, zaldiz mozorrotuta ibiltzen dena. Horrez gain, Ziripot ere oso ezaguna da, jantziren kolore eta maskararen forma berezia du.


Araban Zalduondoko inauteriak dira ezagunak. Markitosa da bertako pertsonaia nagusia, eta bere helburua inauterietan protagonismoa izatea da. Horretarako, kaleetan barrena ibiltzen da jendea animatzen eta ekintzetan parte hartzen. Jantziari dagokionez, garai batean erregeak erabili ohi zituzten elementuak erabiltzen dituzte.


Gipuzkoan,Donostiako eta Tolosako inauteriak dira jende gehien biltzen dutenak. Tolosako pertsonaia nagusiak Txatxosola eta Joaldunak dira. Txatxosolak elegantzia adierazten dute, eta jantziak beltz-urdin kolorekoak izaten dira. Joaldunen jantziak, soinuaren bitartez, jendea erakartzen du. Donostikoak ordea Momo Zaharra eta Gaztelu Zaharra dira. Momo Zaharraren eta Gaztelu Zaharren jantziak misterioa eta magia adierazten dute, horretarako maskara eta txano bat jazten dute, beldurra adierazten dutenak.


Bizkaian, Durangoko jaiak dira ezagunenak. Bertako pertsonaia nagusiena Miel Otxin basajauna da, lastoz betetako panpina erraldoi bat da. Hau ordea, izpiritu txarren irudikapena da.


Lapurdin, Batez ere Baionako inauteria da tradizioari lotuta jarraitzen duena.Bertako pertsonaia nagusienak Basajaun eta  eta Moko Zaharra dira. Basajaun-ek altuera handia du, eta beren jantziak gizon forma du. Moko Zaharrak ordea, maskara zaharrak eramaten ditu, txapel gorri batekin.


Nafarroa Beheran ordea Estella-Lizarra da. Bertako pertsonaia nagusena Zaldiko izeneko pertsonaia bat da, zaldiz mozorrotuta ibiltzen dena. Horrez gain, Ziripot ere oso ezaguna da. Bere jantzietako berezitasuna kolore eta maskara forma berezia duela da.


Zuberoan Maule eta Larrau Maskaradak izaten dira ezagunenak garai honetan. Maulen, Estella-ren antzera, pertsonaia nagusiena Ziripot da. Larraunen aldiz, Alsasuan bezala, Momoxorroak dira ezagunenak.


Zeintzuk dira pertsonai nagusiak?

Hartza (Arizkun, Ituren, Zubieta...)

Hartza

Hartza da Arizkun, Ituren, Zubieta eta Nafarroako beste herri batzuetako pertsonaia nagusienetako bat, hala ere, beste hainbat lekutan ere ikus daiteke. Pertsona bat hartzaz mozorrotzen da.

Bere gorputza artilez estaltzen du eta hartza izango balitz bezala antzezten du. Hartzarekin honen zaintzailea doa eta, hau, hartzari lotuta dago, hartzak ihes ez egiteko. Bitartean, hartza kaleko jendea izutzen saiatzen da.

Joaldunak (Ituren eta Zubieta)

Joalduna da, Zubieta eta Itureneko beste pertsonaia nagusienetako bat.

Joaldunak

Pertsonak Joaldunez mozorrotzen dira.

Zubietako Joaldunek estalki zuria janzten dute. Iturengoek, aldiz, ardi larruzko txalekoa. Gerrian ardi larrua jartzen dute eta bertan joareak lotzen dira (argazkian ikus daitekeen bezala): bi txiki bizkarrean eta gerriaren atzean bi handi eraman ohi dutuzte. Honen kokapena oso garrantzitsua da, lekuaren arabera joarearen soinua desberdina delako, joaldunak mina ez edukitzeko eta nahigabe soinua ez egiteko. Ttuntturroa izeneko txapela eramaten dute; oso altuak da eta kukurutxo forma dauka. Kolorezko oihalezko zintak jartzen dituzte eta txapelaren puntan oilar lumak izaten dituzte. Joaldunak eskuan zartailua darama. Heldulekua egurrezkoa da eta honen soka zaldi ileekin dago eginda.

Joaldunak kaleetatik paseatzen dira soinuak eginez, diotenez, zorte txarra uxatzen dutelako.

Markitos (Zalduondo)

Zalduondo inauteriak

Markitos da Zalduondoko pertsonaia nagusia.

Pertsonaia hau egiteko panpina bat sortzen dute.

Markitosa handia da. Praka zaharrak jartzen dizkiote eta goroldioz betetzen dituzte prakak. Gorputzeko goiko aldea estaltzen dute alkandorarekin eta gainetik jertse bat jartzen diote.

Lapiko bat jartzen dute burua balitz bezala, eta hori kartoizko maskara batekin estaltzen dute. Oinetan garai batean larruzko abarkak jartzen

zizkioten, baina gaur egun botak erabiltzen dituzte. Argazkian ikus daitekeen bezala.

Panpina egurrezko poste batean sartzen dute eta herrian zehar paseatzen dute. Ondoren, epaitu, eta amaitzeko erritual bat jarraituz sutan erretzen egiten dute panpina.


Zamaltzainak (Zuberoa)

Zuberoako Zamaltzainen ilustrazioa

Zamaltzaina da Zuberoako pertsonaia nagusienetako bat.

Pertsonak Zamaltzainez mozorrotzen dira.

Zaldi burua eta buztana duen egurrezko egitura bat daramate lepotik zintzilikatuta. Eskubiko eskua, zaldiaren buruari lotuta dago. Bularraldea zuria duen eta urrez bordatuta dagoen Jaka gorria jazten dute. Belaunetaraino iristen diren eta behean urrezko parpailak dituen praka beltzak jazten dituzte. Oinetan, galtzerdiak eta zapatila zuriak, eta azpantar beltzak ditu. Buruan, txapel gorri bat dute, argazkian ikus daitekeen bezala.

Zamaltzainarien lana ogiak eta etxeak babestea da, izan ere, beldurra sortzen diete gaizkileei. Gerrian duen zaldi egiturak dantza egitea zailtzen duenez, dantzari trebeenak izaten dira Zamaltzainez mozorrotzen direnak.

ZER IKASI DUZUE ?