Getxo Rugby Taldea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
33. lerroa: 33. lerroa:
|-
|-
| '''Zelaia'''
| '''Zelaia'''
| bgcolor=#EEEEEE| [[Fadura|Fadurako zelaia]]<br /> (? leku)
| bgcolor=#EEEEEE| [[Fadura|Fadurako zelaia]]<br />
|-
|-
| '''Egoitza'''
| '''Egoitza'''
39. lerroa: 39. lerroa:
|-
|-
| '''Presidentea'''
| '''Presidentea'''
| bgcolor=#EEEEEE| Agustin Martinez "Tintxu"
| bgcolor=#EEEEEE| Andoni Saitua
|-
|-
| '''Webgune ofiziala'''
| '''Webgune ofiziala'''

20:28, 13 abendua 2015ko berrikusketa

Getxo Rugby Taldea
Udalerria Getxo (Bizkaia, Euskal Herria)
Sorrera 1975
Koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Ohiko jantzia
Zelaia Fadurako zelaia
Egoitza Getxo
Presidentea Andoni Saitua
Webgune ofiziala http://www.getxorugby.org/


Getxo Rugby Taldea udalerri bereko (Bizkaiko) errugbi talde profesionala da. Getxo Rugby Taldea 1975ean sortu zuten Getxo inguruan bizi ziren Gernika Rugby Taldeko hiru jokalarik. Hainbat urtez, udalerrian beste kiroletan zebiltzan gizonezkoak, batez ere arraunlariak, aritu ziren taldean. Hasieratik kirol emaitza handiak jaso zituen klubak, bai senior kategorian zein beste mailatan. 80ko hamarkadan, taldea handitu zen eta maila erregionaletik Espainiako Ohorezko Mailara igo zen. 1989an, taldea utzi zion gizonezkoena soilik izateari eta emakumeen atala sortu zen Getxo Rugby Taldean. Hasieratik emaitza onak jaso zituzten emakumeek ere.

90eko hamarkada urrezko aroa izan zen taldearentzat. Garai horretan lortu zuen arrakastarik handiena. Esate baterako, gizonezko senior taldeak Espainiako Ohorezko Mailaren Liga irabazi, Espainiako Erregearen lau Kopa eskuratu eta Koparen beste hiru finaletara heldu zen. Baina, 90eko hamarkadaren bukaeran gizonezko taldeak utzi behar izan zion Espainiako Ohorezko Mailari eta Getxo Rugby Taldea krisialdian sartu zen.

XXI mendearen hasieran, berriz, emaitza onak bueltatu ziren, tartean 2001eko eta 2008ko Espainiako Erreginaren Kopak irabaztea eta 2009ko Europako Emakumeen Kopan eta 2005eko Espainiako Errege Koparen finalista izatea. Urte hauetan profesionalizazio prozesua abiatu zen eta elkartearen aurrekontua nabarmen sendotuz joan zen progresiboki. Halere, 2009an bertan gizonezko senior taldea Espainiako Ohorezko B Mailara jaitsi zen.

Palmaresa

Azken denboraldiak

Espainiako Ohorezko mailako txapelketa

Denboraldia Talde kopurua Sailkapena Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak
2004-2005 10 7.a 15 puntu 18 6 1 11
2005-2006 10 5.a 39 puntu 18 8 0 10
2006-2007 10 8.a 33 puntu 18 6 0 12
2007-2008 10 5.a 42 puntu 18 9 0 9
2008-2009 10 10.a 25 puntu 18 4 1 13
2009-2010 Ohorezko B maila
2010-2011 Ohorezko B maila
2011-2012 10 5.a 47 puntu 18 9 2 7
2012-2013 12 8.a 50 puntu 22 9 0 13